1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. PGL instalazioak gas naturalekoak bihurtzeko proiektuak, Bertizaranan (GN-413 espedientea) eta Sunbillan (GN-414 espedientea). Espedienteen kodeak: GN-413 eta GN-414.
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan xedatutakoa betetzeko, bai eta Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. artikuluan xedatutakoa ere, jendaurrean jartzen dira honako espediente hauek:
–Eskatzailea: Nedgia Navarra SA
–Xedea: proiektuak jendaurrean jartzea, administrazio baimena lortzeko eta exekuzio proiektuak onesteko.
–Deskribapena: PGLz hornitutako instalazioak gas naturalekoak bihurtzea eta Bertizaranako (GN-413 espedientea) eta Sunbillako (GN-414 espedientea) PGL instalazioak desegitea.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-gn413-414
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente-kodea adierazita.
Iruñean, 2025eko abenduaren 10ean–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2516201