1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 8an hartutako Erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei. Erabaki horren bidez, deklaratu zen presakoa dela "NA-700 errepideko 5+500 KPan dagoen bidegurutzea egokitzea, Aratzuriko Kontzejuan (Nafarroa)" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko".
Iragarki honen bidez jakinarazten da Luis Irisarri Nagore jaunak, Imelda Flores García andrearen izenean eta hura ordezkatuz, berraztertzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Gobernuaren 2025eko urriaren 8ko Erabakiaren aurka (2025eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 23koa). Erabaki horren bidez, deklaratu zen presakoa dela "NA-700 errepideko 5+500 KPan dagoen bidegurutzea egokitzea, Aratzuriko Kontzejuan (Nafarroa)" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun diren guztiak epatzen dira, aukera izan dezaten alegazioak egiteko, hamar egun balioduneko gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Alegazioak Lurralde Kohesiorako Departamentuko erregistroan aurkezten ahalko dira (San Inazio etorbidea 3, Iruña), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzura zuzendutako eskabidea aurkezten ahalko dute aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez, aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa bidaltzeko. Horretarako, helbide elektroniko bat eman beharko dute eskabidean, eta bertara bidaliko zaie.
Iruñean, 2025eko abenduaren 13an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2516540