252. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

449/2025 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Justizia Administrazioko lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Justiziako zuzendari nagusiaren urriaren 27ko 407/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia egiten da, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan Justizia Administrazioko zenbait lanpostu izendapen askeko prozeduraren bidez betetzeko.

Eskaerak aurkezteko epea igarota, eta Justizia Zuzendaritza Nagusi honek aldez aurretik egiaztatu ondoren izangaiak egokiak direla deitutako lanpostuak betetzeko eskatzen diren betekizunei dagokienez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lehendakaritzaren, Nafarroako Probintzia Auzitegiko Lehendakaritzaren eta Iruñeko Epaitegi Dekanoaren proposamen loteslea jaso da, bakoitza bere eskumeneko lanpostuari buruzkoa.

Azaldutakoaren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileriaren arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak esleitutako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Ebaztea Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Justizia Administrazioko lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia, Justiziako zuzendari nagusiaren urriaren 27ko 407/2025 Ebazpenaren bidez egindakoa.

Bigarrena.–"Kudeaketa / Izapidetze Prozesal eta Administratiboa. Gobernu-funtziorako laguntza. Zerbitzu Erkide Orokorra" izeneko lanposturako (bi plaza dira) honakoak izendatzea: alde batetik, Irene Martínez Moreno andrea (NANa: 7877*** 6J), Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko karrerako funtzionarioa, jatorrizko plaza Lleidako Lehen Auzialdiko 9. epaitegian duena, Nafarroako Probintzia Auzitegiko lehendakariaren zuzeneko laguntzako plazarako; bestetik, Andrea Gil Yoldi andrea (NANa: 4463*** 0C), Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko karrerako funtzionarioa, jatorrizko plaza Iruñeko Zigor Arloko 1. epaitegian duena, Iruñeko Lehen Auzialdiko Auzitegiko lehendakariaren zuzeneko laguntzako plazarako.

Hirugarrena.–Deklaratzea bete gabe gelditu dela "Kudeaketa / Izapidetze Prozesal eta Administratiboa. Gobernu-funtziorako laguntza. Gobernu Idazkaritza" izeneko lanpostua, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariari zuzeneko laguntza emateko plaza bat duena. Aurkeztutako izangaiak ez dira egokitzat jo.

Laugarrena.–Esleitutako plazen jabetza-hartzea 3. fasea abiatzen denean eginen da, Justizia Zerbitzu Publikoaren efizientzia arloko neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren lehen xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian.

https://www.navarra.es/eu/justizia/enplegu-publikoa

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2025eko urriaren 20an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: F2515808