1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
370E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, María Isabel Mauleón Goñi andrea, Ekonomia Aferetarako Bulegoko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarrian, xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak berak (251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
Hortaz, erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak (foru dekretu horren bidez zehazten dira langileen arloko eskudantziak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetan),
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, María Isabel Mauleón Goñi andrea, Ekonomia Aferetarako Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko abenduaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Langileria Bulegora eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 2an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2515996