2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honen bidez, jakinarazten da Josu Etxarri Sueskunek, Erriberriko alkateak, ebazpen bat eman duela alkatetzaren berezko eginkizunak lehen alkateorde Jorge Bacaicoa Berueteren esku uzteko, abenduaren 4ko 11:00etatik abenduaren 7ra arte (biak barne), kanpoan egoteagatik.
Argitara ematen da, bete dadin Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikulua. Nolanahi ere, aipatutako ebazpena ematen den egunetik aurrera izanen da indarrean.
Erriberrin, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.
Iragarkiaren kodea: L2515971