2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELGORRIAGA
Hiri-jarduketako plan berezia, Udal Planeko UO-1 unitatean. Behin betiko onespena
Elgorriagako Udalak, 2025eko urriaren 27ko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketako plan berezia Elgorriagako Udal Planeko UO-1 unitatean, Ruben Oteiza Mendiberri jaunak sustaturik.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Elgorriagan, 2025eko azaroaren 19an.–Alkatea, Eva Martin Ibarra.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2515220