252. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Birpartzelazio eta urbanizazio proiektua, Eguarasko UE EGU-7-A exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2025eko uztailaren 11ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen Eguarasko UE EGU-7-A exekuzio unitaterako birpartzelazio eta urbanizazio proiektua, Iván Carmona Lópezek eta Claudia Osés Ruizek sustatua.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondoren (2025eko 152. zenbakian, uztailaren 31n), M.ª Dolores Baquedano Marturetek alegazioak aurkeztu zituen, horretarako epearen barnean. Eta, 2025eko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, alegazio horiek ezetsi egin ziren eta, orobat, behin betiko onetsi ziren bai birpartzelazio proiektua bai urbanizazio proiektua.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 72. eta 134. artikuluei jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Atetzen, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Mikel Jokin Martin Garijo.

Iragarkiaren kodea: L2515421