2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 977. lurzatian. Behin betiko onespena
Arbizuko Udalak, 2025eko azaroaren 17an egin zen osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa Arbizuko 1. poligonoko 977. lurzatian, igogailua jartzeko +0,00 kotan.
Espedientea jendaurrean egon zen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, eta jendaurreko aldian inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.
Argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arbizun, 2025eko azaroaren 17an.–Alkatea, Francisco Javier Razkin Flores.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2515175