252. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, erizainaren plaza huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez bete dadin, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 2025eko azaroaren 13ko ebazpen baten bidez, Saioa Oyaga Gutiérrez izendatu zen erizain, lan-kontratudun finkoen araubidean, San Isidro Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura, deialdi honen esparruan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (abenduaren 28ko 20/2021 Legea).

Lanpostuaren jabetza hartzeko hilabeteko epea egonen da, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Irunberrin, 2025eko azaroaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.

Iragarkiaren kodea: L2515612