252. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen gizarte hezitzailearen lanpostuko bi plaza. Izendapen proposamena

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 2262 Ebazpena eman zuen 2025eko abenduaren 1ean. Hona hemen:

Hautapen prozesua burutu da Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 11ko ebazpen baten bidez, onetsitako honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen gizarte hezitzailearen bi plaza (2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 24an). Hala, zinegotzi ordezkari honek dei egin zuen plaza hutsak hautatzeko ekitaldira, deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, 2025eko azaroaren 17ko 2178 Ebazpenaren bidez. Hona hemen emaitza:

IZEN-DEITURAK

TXANDA

PLAZA
ZENBAKIA

ALORRA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

Leire Mendizábal Aguirre

Irekia

25303

Gizarte zerbitzuak

Funtzionarioa

Maialen Izco Berraondo

Irekia

25301

Gizarte zerbitzuak

Funtzionarioa

Euskara (C1 maila)

Kalifikazio-epaimahaiak aipatu pertsonen alde igorri dio izendapen proposamena zinegotzitza honi, horiek direlako, plazetarako baldintzak beterik, puntuaziorik handiena lortu duten eta bete beharreko plaza kopuruan lekua duten izangaiak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak Zizur Nagusiko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkezteko.

Baliatuz Alkatetzaren uztailaren 5eko 753/2023 Ebazpenak langileen arloan ematen dizkidan eskumenak,

EBAZTEN DUT:

1. Onartzea Leire Mendizábal Aguirreren eta Maialen Izco Berraondoren izendapen proposamena.

2. Proposaturiko izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian aipaturiko agiriak aurkeztu beharko dituzte 30 egun naturaleko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Agiri horiek aurkezten ez badira, salbu eta behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan, izangaiak ezin izanen dira izendatu, eta haien jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira; hori, ezertan eragotzi gabe erantzukizuna eskatzeko aukera, eskabidean faltsukeria egiteagatik.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Langileriaren Alorrera, argitaratzea Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, eta jakinaraztea interesdunei, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Zizur Nagusian, 2025eko abenduaren 1ean.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2515946