252. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, euskara itzultzaile aritzeko bi plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdia bete gabe deklaratzea

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi zuen 2025eko azaroaren 26an:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura euskara itzultzaile aritzeko 2 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2025eko irailaren 15ean emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2025eko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 25ekoan, argitaratu baitzen, ebatzi dut:

1.–Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta deialdia bete gabe deklaratzea.

Onartutako izangaiak: bat bera ere ez.

Baztertutako izangaiak:

Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.a eta 2.1.b apartatuak.

NANa

ABIZENAK ETA IZENA

**5182***

MATEOS-APARICIO AZPITARTE, GABRIEL

2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko azaroaren 26an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2515832