2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARAKIL
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen administrari-ofizialaren bi plaza. Izendapena
Alkatearen 2025eko maiatzaren 19ko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Arakilgo Udaleko administrari-ofizialaren bi plaza, funtzionarioen araubidean. Deialdia argitaratu zen 2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12an.
Probak bukatuta, epaimahaiak puntuazio hoberena lortu zuten izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori 2025eko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an.
Proposatutako izangaiek deialdiko 7.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu dituzte.
Horiek horrela, nik, Arakilgo alkate Oihana Olaberria Jakak,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Saioa Carasatorre Urra izendatzea Arakilgo Udalaren zerbitzurako funtzionario, eta esleitzea, txanda irekian, 4 zenbakidun plaza hutsa: administrari-ofiziala.
Bigarrena.–Cristina Moreno Igoa izendatzea Arakilgo Udalaren zerbitzurako funtzionario, eta esleitzea, barne igoerako txandan, 5 zenbakidun plaza hutsa: administrari-ofiziala.
Hirugarrena.–Ezartzea 2026ko urtarrilaren 12an jabetu behar dutela lanpostuaz.
Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Udalari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Arakilen, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2515398