1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
50E/2025 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko baliodunak diren igandeak eta jaiegunak ezartzen dituena 2026. urterako, egun horietan baimenduta egonen baita saltokiak irekitzea.
Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 33. artikuluak ezartzen du igandeak eta jaiegunak ez direla egun baliodunak Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko, berariaz baimendutako hamar egun baliodun izan ezik.
Eta, horretarako, merkataritzaren arloko eskumena duen departamentuak, Nafarroako Merkataritza Kontseiluari entzun ondoren, egutegi bat ezarri behar du, hurrengo urtean Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko baliodunak diren igande eta jaiegunak biltzen dituena.
Gaur egun, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak du eskumena Nafarroako barne-merkataritzaren sektorea antolatzeko eta sustatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko departamentu egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuak 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Departamentu horrek aurkeztu du saltokiak irekitzea baimenduta egonen den jaiegun eta igandeen 2026ko egutegiaren proposamena, eta Nafarroako Merkataritza Kontseiluak 2025eko abenduaren 2an egindako bilkuran aztertu du.
Horregatik guztiagatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera,
EBAZTEN DUT:
1. 2026. urtean, igande eta jaiegun hauek egun baliodunak izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko, eta, hortaz, baimenduta egonen da egun horietan saltokiak irekitzea:
–Urtarrilaren 4a.
–Martxoaren 19a.
–Apirilaren 2a.
–Maiatzaren 1a.
–Abuztuaren 15a.
–Urriaren 12a.
–Azaroaren 2a.
–Abenduaren 3a.
–Abenduaren 20a.
–Herri bakoitzeko jaieguna, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 682/2025 Ebazpenaren eranskinean ezarritakoaren arabera, zeinaren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak 2026rako, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko abenduaren 2an.–Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Pablo Ezcurra Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2516022