252. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA Osasuneko kontseilariaren urriaren 15eko 365E/2025 Foru Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren barruan. Agindu horren bidez, ezetsi egin da honako deialdi honetako oposizioaldiaren behin betiko emaitzaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: deialdia, batetik, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizainen 248 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautaproben bitartez izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan aritzeko.

2025eko abenduaren 5eko ofizioaren bidez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak eskatu du 314/2025 prozedura laburtuari buruzko administrazio espedientea bidaltzeko eta epatzeak egiteko interesdunei, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoarekin.

Aurrekoarekin loturik, eta bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluarekin, honen bidez aditzera ematen zaie prozeduran interesa duten guztiei ezen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian ager daitezkeela, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik bederatzi eguneko epean.

Iruñean, 2025eko abenduaren 10ean.–Idazkari tekniko nagusia, Itziar Albizu Uriguen.

Iragarkiaren kodea: F2516146