252. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2681E/2025 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan psikologo klinikoen plaza batzuk merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian sartutako plazak eta, horrenbestez, deialdian izena emateko beste epe bat irekitzen baita.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 9ko 659E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen psikologo klinikoen 12 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan. Ebazpen horretan, deialdian eskainitako plazak argitaratu ziren.

Psikologo klinikoen 12 plaza huts, 2021eko LPEkoak eta metatuak, betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen esleipena eginda, bidezkoa da deialdian sartutako plazak aldatzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan psikologo klinikoen plaza batzuk merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian sartutako plazak, honela:

–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikitako 61026 zenbakiko plazaren ordez, Osasun Mentalari atxikitako 70139 zenbakiko plaza sartuko da.

–Osasun Mentalari atxikitako 61634 zenbakiko plazaren ordez, Osasun Mentalari atxikitako 66020 zenbakiko plaza sartuko da.

2. Deialdian izena emateko beste epe bat irekitzea, hamar egun naturalekoa, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau deialdiaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2025eko abenduaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2516371