6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
VALTIERRAKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA
Batzar nagusi arrunterako deia
Ureztatzaileen elkarte hau arautzen duten ordenantzetan ezarritakoa betez, elkarteko buruak batzar nagusi arrunterako deia egiten du ondotik zehazten diren gaiak aztertzeko. Batzarra 2025eko abenduaren 22an eginen da elkartearen egoitzan, 19:30ean lehenbiziko deialdian, eta 20:00etan bigarren deialdian, baldin eta lehenengo deialdian ez badago gehiengo osorako behar adina boto.
1.–Aurreko bilkuraren akta irakurtzea.
2.–2025eko gastuen eta diru-sarreren memoria.
3.–2026. urteko aurrekontua.
4.–Gobernu Batzordeko karguak berritzea.
5.–Egoki bada, aldagailu bat erostea ponpatze-estaziorako.
6.–Galde-eskeak.
Batzarrera joan ahal izateko beste partaide batzuk ordezkatzeko baimenarekin, baimen horiek aurkeztu beharko dira Valtierrako Ureztatzaileen Elkartearen bulegoetan, 2025eko abenduaren 19ko 13:00ak baino lehen, haiek egiaztatzeko, bat etorriz Valtierrako Ureztatzaileen Elkartea arautzen duten ordenantzen 49. artikuluarekin.
Valtierran, 2025eko abenduaren 3an.–Elkarteko burua, José Álvaro García Santafé.
Iragarkiaren kodea: P2515990