251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Desjabetze aktak egiteko deialdia, "Ziraukiko (Nafarroa) edateko uren araztegiko biltegi nagusia" deritzon proiektuari dagokionez

Izarbeibarko Mankomunitateko lehendakariak, 2025eko azaroaren 27an, honako ebazpen hau eman zuen:

2025eko ekainaren 17an, Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak "Ziraukiko (Nafarroa) edateko uren araztegiko biltegi nagusia" deritzon obraren proiektua onestea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batean onestea erabaki zuen, jendaurrean hamabost egunez jarriz.

Jendaurreko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren, eta 2025eko martxoaren 30ean, Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek, era berean, berekin dakar onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioaren onarpena. Halaber, Nafarroako Gobernuari premiazko gisa deklaratzeko eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako.

Nafarroako Gobernuak, 2025eko azaroaren 5eko Erabakiaren bidez, nahitaezko desjabetzerako, proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioaren premia deklaratu zuen.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ziraukiko Udaleko alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, hala behar denean, behin betiko okupaziokoak egin ditzaten. Aktak Ziraukiko Udaletxean eginen dira, 2026ko urtarrilaren 15ean, 09:30ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesatuei banan-banako zitazio-zedularen bidez jakinaraziko zaizkie.

2. Ekitaldi horretara pertsona kaltetuak joan beharko dira, edo, bestela, beren izenean jarduteko behar bezalako baimena duen pertsona batek ordezkatu ditzake, titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aurkeztuz. Nahi izanez gero, peritu edo notario bat ere eraman ahal izango dute, beren kontura.

3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza Administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Ziraukiko Udalaren eta Izarbeibarko Mankomunitatearen iragarki-tauletan jarriko da. Halaber, iragarkia Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratuko da.

Garesen, 2025eko azaroaren 27an.–Lehendakaria, Steven A. Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2515854