2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Hondakinak biltzeko zerbitzuak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Zangozako eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko azaroaren 26an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzua emateko eta zerbitzu horren gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zangozan, 2025eko azaroaren 27an.–Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2515686