2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko, "Lezaungo hornidura" izeneko proiektuan
Jurramendiko Mankomunitateko buruak 2025eko azaroaren 24an eman ebazpen baten bidez, honako hau erabaki da:
Lehena.–Dei egitea "Lezaungo hornidura" izeneko proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei, 2026ko urtarrilaren 14an ager daitezen Deierriko udaletxean, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta, hala badagokio, baita behin betiko okupaziokoak ere.
Bigarrena.–Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduriko ordezkari batzuek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
Ekitaldira Mankomunitateko burua ere agertuko da, Jurramendiko Mankomunitatearen ordezkari, edo, berak eskuordetza emanik, erakundearen beste ordezkari bat.
Hirugarrena.–Honako hauek Administrazioaren peritu izendatzea: Víctor Pinillos Hernández eta Amaya Janices López.
Laugarrena.–Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Jurramendiko Mankomunitatearen eta Deierriko Udalaren iragarki-tauletan eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkari batean.
Bosgarrena.–Ebazpen honen edukia ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedula baten bidez.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizarran, 2025eko azaroaren 24an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2515367