251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, 2026an laguntzak emateko gizarte-larrialdiko egoeran diren familiei. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 870967.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/870967).

Lehena.–Onuradunak.

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden bizikidetza-unitateek eta banakako pertsonek, baldin eta deialdiaren 6. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Helburua.

Prestazio horien bidez, honako hauek lortu nahi dira:

–Laguntza ekonomikorako tresnak sortzea Zizur Nagusiko pertsonentzat eta/edo familientzat, Gizarte Zerbitzuko Gizarte Laneko ekintza profesionalaren osagarri. Izan ere, gabezia ekonomiko egiaztatuak dituztenez, zailtasun handiak dituzte beren oinarrizko beharrak asetzeko: ostatua, hornidura, nutrizioa eta osasuna, gizarteratzeko edo haurren arrisku- edo babesgabetasun-egoerak prebenitzeko baliabideak eskuratzeko, eta beste egoera batzuei erantzuteko. Eta hauek bete ezean, deserrotzea, gizarte-bazterketa edo bazterketa-arriskua eragin edo areagotu dezakete.

–Talde minoritario eta kultural bereizietako pertsonak edo familiak integratzen laguntzea.

–Bazterketa egoeran eta/edo gatazkan dauden familietako adingabeen eskolatzea eta integrazioa erraztea.

–Beren autonomian zailtasunak dituzten pertsonek etxean jarraituko dutela bermatzea.

–Genero-rol eta estereotipoen haustura sustatzea.

Laguntzak finalista izango dira, eta eman diren xederako baino ez dira erabiliko; pertsonalak eta besterenezinak izango dira.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Zizur Nagusiko Udalaren oinarri arautzaileak, gizarte-larrialdian dauden pertsonei eta/edo familiei prestazio ekonomikoak emateko. 2026. urtea.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

70.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko da, eta edozein kasutan 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta haren indarraldi osoa hartuko du. Deialdiaren indarraldiak 2026. urtea hartzen du, aurkezten diren eskaerei erantzuteko aurrekontu-kreditua izanez gero, 5. oinarrian adierazitakoa alde batera utzi gabe.

Zizur Nagusian, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2515602