251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Ibiriku Deierriko 35. poligonoko 17. lurzatiko 4a, 4b eta 4c unitateetan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko abenduaren 1eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi da xehetasun-azterlan bat, helburu duena lerrokadurak definitzea Ibiriku Deierriko 35. poligonoko 17. lurzatiko 4a, 4b eta 4c unitateetako eraikuntzan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2025eko abenduaren 7an.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2516067