2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
2026rako egutegi fiskala
Apirilaren 24ko 1058. Ebazpenaren bidez, zergadunaren egutegi fiskala onetsi da 2026ko ekitaldirako. Hona hemen:
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:
Borondatez ordaintzeko epea: apirilaren 1etik maiatzaren 31ra.
Ordainagiri helbideratuak: maiatzaren 15a.
–Lurraren kontribuzioa:
Borondatez ordaintzeko epea: uztailaren 15etik irailaren 15era.
Ordainagiri helbideratuak: irailaren 1a.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga:
Borondatez ordaintzeko epea: azaroaren 1etik abenduaren 31ra.
Ordainagiri helbideratuak: abenduaren 15a.
–Ibiak:
Borondatez ordaintzeko epea: azaroaren 1etik abenduaren 31ra.
Ordainagiri helbideratuak: Abenduaren 15a.
–Banakako likidazioak, jakinaraziak: likidazioan berean adieraziko da noiz bukatzen den borondatezko ordainketa egiteko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira udalaren titulartasuneko edozein banku-kontutan, udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo udal bulegoetan.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira, eta izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Vianan, 2025eko azaroaren 24an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2515399