251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Herri-lurretako familiendako baratzeak adjudikatzea

San Adriango Udalak, 2025eko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, San Adriango herri-lurretan dauden familiendako baratzeen adjudikazioak erabaki zituen, bat etorriz 2025eko urriaren 20an egindako zozketako emaitzekin.

Onuradunen zerrenda ikusgai dago Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta udal bulegoetan ere kontsultatzen ahalko da, jendeari arreta emateko ordutegiaren barnean.

Erabakia argitaratzen da, bete beharrez ezarri dagoena San Adriango laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Orobat, ohartarazten da erabakiaren aurka honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal dela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Osoko Bilkurari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bertzela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen denetik hasita.

San Adrianen, 2025eko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2515676