2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Aldaketa, ordenantza honen 2. artikuluko ("Hobariak") 4. apartatuan: Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala, ECO eta zero isuriko ibilgailuen hobarietarako
Odietako Udalak, 2025eko irailaren 16an egin osoko bilkuran, eta udalkideen legezko gehiengo osoak aldeko botoa emanik, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat ordenantza honen 2. artikuluaren 4. apartatuan ("Hobariak"): "Odietako Udalean trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala, ECO eta zero isuriko ibilgailuen hobarietarako".
Hasiera batez onesteko erabakia argitara eman zen Udalaren iragarki-taulan eta 2025eko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 30ean, eta jendaurrean egoteko aldia iragan da inork alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe.
Horrenbestez, testu osoa argitaratzen da, bidezko ondorioak izan ditzan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatuarekin.
Erripan (Odieta), 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
ODIETAKO UDALEAN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA, ECO ETA ZERO ISURIKO IBILGAILUEN HOBARIETARAKO
Honela geratzen da idatzita ordenantzaren 2. artikuluko 4. apartatua:
Hobariak
2. artikulua.
4. Hobaria jasotzeko, Udalak aldez aurretik onartu egin beharko du, eta eskaera zer ekitalditan egin den, ekitaldi horretatik aurrera izanen ditu ondorioak.
Iragarkiaren kodea: L2515667