251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketako plan berezia, UE-4n La Villa barne-eraberritzeko plan berezia aldatzeko. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2025eko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea udal honek ofizioz sustatutako eta udal arkitektoak sinatutako hiri-jarduketako plan berezi bat, helburu duena UE-4n La Villa barne-eraberritzeko plan berezia aldatzea. Plan horrek honako xede hauek ditu: eremuaren azpisailkapena aldatzea, hiri-lurzoru finkatugabea izatetik hiri-lurzoru finkatua izatera igaroko baita; bi zuzkidura-jarduketa aurreikustea garrantzi handiagoko bi lurzatiei dagokienez (5-2239, Mendabiako Udalarena, eta 5-1212, titulartasun pribatukoa); espazio publikoko sistema orokor gisa definitzea elizaren begiratokia; eta haren mugaketaren barruan 2240. eta 2241. lurzatiak sartzea, bakoitzak dituen azpiegitura-eraikuntzekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dezan, bidezkoa bada.

Mendabian, 2025eko abendauren 2an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2515955