251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, hirigintzako araudi orokorraren 11. eta 28. artikuluetan eta Udal Plan Orokorreko eraikuntzari buruzko ordenantzaren 17. artikuluan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2025eko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa egitea Mendabiako hirigintzako araudi orokorraren 11. eta 28. artikuluetan eta Udal Plan Orokorreko eraikuntzari buruzko ordenantzaren 17. artikuluan. Aldaketa hori udal honek sustatu du ofizioz, eta udal arkitektoak sinatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dezan, bidezkoa bada.

Mendabian, 2025eko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2515954