2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
1/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2025eko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, 1/2025 zenbakidun aurrekontu-aldaketari hasierako onarpena ematea erabaki du.
Hori jendaurrean jartzen da hamabost egun balioduneko epean, auzotarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onartu dela ulertuko da, jendaurrean jartzeko epea igaro ondoren.
Lekunberrin, 2025 eko abenduaren 9an.–Arkaitz Goikoetxea Arriola alkatea.
Iragarkiaren kodea: L2516082