2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Unai Razkin Iriarte Irurtzungo Udaleko alkateak azaroaren 28ko 2025/444 Ebazpena eman du. Hona hemen zer dioen xedapen-zatiak:
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–Alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumenak eta atribuzioak Udal honetako lehenengo alkateordea den Juan Jose Iriarte Vitoriaren esku uztea, 2025eko abenduaren 3tik 2026ko otsailaren 10ra bitarte, biak barne..
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea egiten den lehen bilkuran.
Irurtzunen, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2515831