251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, hirigintzako arauen 82., 83., 84. eta 85. artikuluetan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2025eko azaroaren 21ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Funesko Arau Subsidiarioen aldaketa, zehazki, hirigintzako arauen 82., 83., 84. eta 85. artikuluen aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, zehazki, 71. eta 77. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Onetsitako agiriaren testua Funesko Udalaren egoitza elektronikoan kontsultatzen ahal da, esteka honen bidez:

https://funes.sedelectronica.es/preview-document/b21af47f-77e9-4a92-893e-21d9f040f992/

Funesen, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2515476