251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, langile autonomoei dirulaguntzak emateko, merkataritza-negozioen eskualdatzeengatik eta berriz irekitzeagatik ordaindutako gastuetarako. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 868215.

Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei jarraikiz (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/868215).

Xedea: dirulaguntzaren xedea da negozioek zabalik jarrai dezaten erraztea, halakoak ixteko arriskurik bada ordezkoa ez aurkitzeagatik, bide emanik lan autonomoan edo norberaren konturako lanean hasteko; xedea du, orobat, itxita dauden merkataritzako lokalak berriz ireki daitezen sustatzea.

Laguntzetarako gehieneko aurrekontua: 10.000 euro.

Laguntzak eskatzeko epea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2025eko abenduaren 31ra arte, biak barne, Lizarrako Udalaren erregistroan.

Onuradunak: langile autonomoak, baldin badira norberaren kontura egiten den enpresa-jarduera baten titularraren ondorengo, edo, orobat, itxita dagoen merkataritzako lokal bat berriz irekitzen badute. Deialdian jasotzen diren baldintzak bete beharko dituzte dirulaguntza eskatzen duten unean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena.

Lizarran, 2025eko azaroaren 12an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2516145