2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 594. lurzatian. Hasierako onespena
Corellako Udalak, 2025eko azaroaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik Rafael Arrizabalaga Lizarragak, Isaac Ciordia Rincón ordezkatuz, 2025eko irailaren 30ean aurkeztutako idazkia (sarrera-erregistroa: 2025/3905), non eskatzen baita xehetasun-azterketa bat izapidetzeko, Corellako 1. poligonoko 594. lurzatian.
Kontuan harturik arkitektoaren txostena eta udal honetako idazkariarena, espedientean baitaude.
Kontuan harturik uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Foru Legea.
Aho batez, honako hau erabaki da:
Lehenengoa.–Hasiera batez onestea Rafael Arrizabalaga Lizarragak, Isaac Ciordia Rincón ordezkatuz, aurkeztutako xehetasun-azterketa (sarrera-erregistroa: 2025/3905), zeinaren eremua Corellako 1. poligonoko 594. lurzatia baita.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez. Horretarako, iragarkia argitaratuko da honako hauetan: Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honen iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.
Hirugarrena.–Ikusirik informazio publikoa, behin betiko onets bedi, Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez, xehetasun-azterketa, egoki diren aldaketekin, eta igor bedi espediente osoa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.–Erabakitzea etenda uztea lizentzien ematea aldaketak ukitutako eremuan, haren determinazio berriek ekartzen baitute indarrean dagoen hirigintzako araubidea aldatzea. Etenak urtebete iraunen du gehienez.
Corellan, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2515910