2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Xehetasun-azterketa, Ororbiako 1. eta 2. sektoreetan. Hasierako onespena
Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko azaroaren 27ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi da Aimara Zulema Chivite Chivitek Ororbiako 1. eta 2. sektoreetan sustatutako xehetasun-azterketaren proiektua.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin.
Oltza zendean, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2515982