251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa Udal Planean, 6. poligonoko 97. eta 98. lurzatietan. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2025eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Cascanteko Udal Planaren aldaketa xehatua, 6. poligonoko 97. eta 98. lurzatien esparruari dagokiona (Cascanteko Apostol Santiago kalea).

Hasiera batez onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da udaletxeko bulegoetan, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzen den araudia: uztailaren 28ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72. artikuluak (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Cascanten, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2516008