2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
10. poligonoko 75., 170., 174. eta 175. partzeletako finkak normalizatzeko proiektua. Behin betiko onespena
Berako Udaleko alkateak, irailaren 30ean emandako 293/2025 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman zion 10. poligonoko 75., 170., 174. eta 175. partzeletako finkak normalizatzeko proiektuari. Berako Udala da sustatzailea.
Iragarkia 2025eko urriaren 9ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta jendaurreko aldian ez zen alegaziorik aurkeztu. Azaroaren 25eko Alkatetzaren 351/2025 ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako finkak normalizatzeko proiektua.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Beran, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2515786