251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Herri-lurraren desafektazioa eta okupazioa, 6. poligonoko 34. lurzatian eta 5. poligonoko 950. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Berako Udalak, 2025eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, honako hau ERABAKI ZUEN:

1. Hasierako onarpena ematea Berako katastroko 6. poligonoko 34. lurzatian eta 5. poligonoko 950. lurzatien herri-lurren 830 metro koadroren desafektazioari, horien gainean zortasuna eratzeko, eta lurzati horietako 6 metro koadroren okupazioari, 6 poste elektrikorekin.

2. Zortasuna eta okupazioa arautuko dituen administrazio-baldintzen agiria onartzea.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarri ondoren.

4. Adieraztea alegaziorik ez badago, edo aurkeztutakoak ebatzi ondoren, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaiola, onets dezan.

5. Erabaki hau helaraztea interesdunari, eta adieraztea ezen, izapide hutseko egintza denez, ezin dela errekurtsorik jarri haren aurka.

Beraz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko aldian. Herritarrek edo interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte epe horretan.

Beran, 2025eko azaroaren 27an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2515690