2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 961., 962., 1000., 1001., 1002. eta 969. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko abenduaren 2ko 2025-73 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Arbizuko 1. poligonoko 961., 962., 1000., 1001., 1002. eta 969. lurzatietarako xehetasun-azterketa, jarraikiz Estudio Enean Arquitecturak 2025eko azaroan idatzitako agiriari. Itsaso Ginea Berastegik sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da Arbizuko Udaleko bulegoetan.
Arbizun, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2515978