2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑORBE
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 553. eta 554. lurzatietan. Hasierako onespena
Añorbeko Udalak, 2025eko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 553. eta 554. lurzatietarako, bat etorriz administrazio-espedientean jasota dagoen hirigintzako agiriarekin.
Hasiera batez onetsitako xehetasun-azterketa jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. Artikuluetan (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen legegintzako foru-dekretua).
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.
Añorben, 2025eko abenduaren 4an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.
Iragarkiaren kodea: L2516002