251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

SU-2 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Alkateordearen 2025eko azaroaren 27ko 2025/0081 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Adiosko SU-2 sektoreko exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1 b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Adiosen, 2025eko azaroaren 28an.–Alkateordea, Iñigo Villafranca Lamberto.

Iragarkiaren kodea: L2515811