2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, hiri kontserbazioko arduradun orokorraren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau onetsi zuen 2025eko azaroaren 28an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren hiri kontserbazioko arduradun orokorraren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren zazpigarren oinarriarekin, zeina 2025eko 202. NAOn, urriaren 9koan, argitaratu baitzen, honako hau ebatzi dut:
1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:
Onartutako izangaiak:
***3685** | LASHERAS ARIZCUREN, LUIS MARÍA |
***2108* | PORTILLO CHOCARRO, FERMÍN |
Baztertutako izangaiak: bat bera ere ez.
2.–Epaimahaiaren behin betiko osaera.
Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Ángel Arana de Pablo, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorreko Berdeguneetako zerbitzuburua.
Epaimahaiburu ordezkoa: Julio Martínez Fernández, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorreko Berdeguneetako Zerbitzuko arduradun nagusia.
Epaimahaikidea: Marina Jiménez Díez, Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.
Epaimahaikide ordezkoa: Koldo Muñoz Cortés, Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.
Idazkaria: Beatriz Martínez Buldain, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako goi-mailako teknikaria.
Idazkari ordezkoa: Raquel Pérez García, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako goi-mailako teknikaria.
3.–Memoria-Lana.
Deialdiaren oinarrietako 10.1. apartatuan aipatzen den memoria-lana:
–Honako lan-ildo hauek jaso behar ditu:
- Lanpostuaren zereginak aztertzea.
- Lanpostuan aritzeko betekizunak, baldintzak eta bitartekoak.
- Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorreko Berdeguneetako zerbitzuaren antolaketa teknikoa.
–Dokumentua PDF formatuan aurkeztuko da, USB batean.
–PDF dokumentu horrek honako ezaugarri hauek izan beharko ditu:
- Letra-tipoa: Arial.
- Tamaina: 12 puntu.
- Lerroartea: soila eta justifikatua.
- Luzera: 10 eta 15 orri bitarte, alde bakarretik (DIN A4).
- Orriak zenbakituta aurkeztu beharko dira.
–Plika-sistema erabiliko da; hortaz, ez USBan, ez dokumentuan, ez da izenik eta abizenik idatziko, ez eta identifikagarria izan daitekeen beste daturik ere.
–Memoria-lana 2026ko urtarrilaren 19an aurkeztu beharko da, 09:00etan, Zapatería kaleko 40. zenbakiko 2. solairuko erabilera anitzeko aretoan.
–Ahozko defentsa 2026ko urtarrilaren 26an izanen da, udal-areto horretan bertan. Izangai bakoitzak zein ordu zehatzetan parte hartuko duen Udalaren webgunean argitaratuko da.
–Memoria-lanak eta ahozko defentsak 15 eta 10 puntuko balioa izanen dute, hurrenez hurren.
4.–Errekurtsoak:
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.
Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko azaroaren 28an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2516006