2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
San José egoitza-etxearen lan publikoaren eskaintza 2025erako
Corellako San José egoitza-etxeko lehendakariak honako ebazpen hau eman du:
Ikusi da Corellako San José egoitza-etxeko (Corellako Udalaren mendeko erakunde autonomoa da) plantilla organikoan egindako azken aldaketa, zeinean gerokultoreen 14 plaza huts baitaude (13.etik 26.era bitarteko plazak, biak barne). Aldaketa hori 2025eko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 27an.
Kontuan harturik San José egoitza-etxeko plantilla organikoko 13.etik 26.era bitarteko plazak (lanpostua:gerokultorea) lan publikoaren eskaintzan sartu beharrekoak direla, indarrean dagoen araudiari jarraikiz.
Horiek guztiak horrela,
EBATZI DUT:
Lehena.–Lan publikoaren eskaintza bat onestea, betetzeko Corellako San José egoitza-etxeko 2025eko plantilla organikoan hutsik dauden 14 plaza (lanpostua: gerokultorea).
Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Corellako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
Corellan, 2025eko abenduaren 1ean.–Lehendakaria, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2515921