251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Enplegu publikoaren eskaintza (2025erako ordezte-tasa)

Cintruenigoko Udaleko alkateak 2025-0372 Ebazpena eman zuen 2025eko azaroaren 21ean. Hona hemen:

Ikusirik 2025erako plantilla organikoaren behin betiko onespena (hartan sartzen dira Udalaren plantilla eta San Francisco de Asís Udal Patronatua erakunde autonomoarena) eta kontuan harturik plantilla organikoan ageri diren lanpostu hutsak (lanpostu huts horiek ez dira sartu aurreko enplegu publikoaren eskaintzetan eta espedientean txertatu den txostenean zerrendatzen dira; Langileria Arloak egin du txostena).

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluko g) letrak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkuran onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

Ikusirik Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legeak (2025era luzatu dira aurrekontuok) halako muga eta baldintza batzuk ezartzen dituela Administrazio Publikoetan langile berriak sartzeko.

Egungo premiak aztertuta eta kontuan harturik amaitu egin direla 20/2021 Legetik datorren egonkortze LPEko prozesuak (Administrazio Publikoetako plazak betetzeari buruzko legea).

Kontuan harturik Langileria Arloak, egoitzaren zuzendaritzak, eta udal kontu-hartzailetzak egindako txostenak (honako alderdi hauei buruz: zor finantzarioaren zenbatekoa aurreko ekitaldiko abenduaren 31n eta ekitaldi honetan aurrekontu-zuzkidura duten lanpostuak), bai eta Langileria Arloak egindako beste txostena ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 24.7 artikuluak agintzen duen genero-inpaktuari buruzko txostenaren eskaeraren gainean).

Kontuan harturik espedientearen ondorioz hauek direla eskaintza honetan (ordezte-tasari dagokion eskaintza) sartu beharreko lanpostuak:

–A11 plaza (polizia-agentea).

–A79 plaza (administrari laguntzailea).

–A80 plaza (zerbitzu anitzetako enplegatua, igeltseroa).

–R02 plaza (sukaldaria).

–R20 plaza (gerokultorea).

Ikusirik San Francisco de Asís Udal Patronatua erakunde autonomoaren batzarrak 2025eko azaroaren 13an hartutako erabakia, 2025erako ordezte-tasari dagokion lan publikoaren eskaintza onestekoa.

Kontuan harturik sindikatuekin izandako negoziazioa Negoziazio Mahai Orokorrean (2025eko azaroaren 19an egin zen bilera).

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, lan publikoaren eskaintza onetsita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

EBATZI DUT:

1. Onestea lan publikoaren eskaintza, 2025erako ordezte-tasarekin loturik, ondotik ematen dena, aurrekontuan dagokion zuzkidurarekin, behar diren hautaproben bitartez bete dadin:

–Udala:

  • Plaza zenbakia: A11. Lanpostuaren izena: polizia-agentea. Plaza kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.
  • Plaza zenbakia: A79. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Plaza kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
  • Plaza zenbakia: A80. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua (igeltserotza). Plaza kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Egoera: hutsik.

–San Francisco de Asís Udal Patronatua erakunde autonomoa:

  • Plaza zenbakia: R02. Lanpostuaren izena: sukaldaria. Plaza kopurua: 1. Lanaldia: osoa. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
  • Plaza zenbakia: R20. Lanpostuaren izena: gerokultorea. Plaza kopurua: 1. Lanaldia: osoa. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts horiek betetzeko hautapen prozeduren deialdiak egiteko.

3. Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean,ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik aitzina.

Cintruenigon, 2025eko azaroaren 21ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2515313