251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BASABURUA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, haur eskolako hezitzaile lanposturako aldi baterako kontratatzeko

Deialdi honen xedea da hautaproben bidez izangaien zerrenda bat eratzea, Basaburuko Udaleko Ttikiena haur eskolako hezitzaile lanpostuaren ordezkapenak egiteko.

Lanpostuak izanen ditu C mailari dagozkion ordainsariak.

Hamabost egun naturaleko epea dago eskabideak aurkezteko, deialdian parte hartzeko, behin deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren testu osoa eta oinarriak eskuragarri daude Basaburuko Udalaren webgunean (www.basabura.eus) eta Udalaren egoitzan (Jasokundea kalea 7, Jaunsarats).

Basaburuan, 2025eko abenduaren 4an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2516011