251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Deialdia, barne igoera murriztuan eta oposizio bidez betetzeko D mailako 8 plaza hauek: bideen garbiketako enplegatua (1 plaza), udal eraikinen garbiketako arduraduna (1 plaza), udal eraikinen garbiketako enplegatua (5 plaza) eta ikastetxeko atezaina (1 plaza, %81,18ko lanaldia)

Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko azaroaren 27an hartutako erabaki baten bidez onetsi du D mailako 8 plaza oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia egitea.

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da barne igoera murriztuan eta oposizio bidez betetzea D mailako 8 plaza hauek Arangurengo Udalean, plantillan lanposturik gehitu gabe: bideen garbiketako enplegatuaren plaza bat, udal eraikinen garbiketako arduradunaren plaza bat, udal eraikinen garbiketako enplegatuaren bost plaza eta ikastetxeko atezainaren plaza bat (%81,18ko lanaldia).

1.2. Prozesu honetarako deia egin da bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horrek onetsi zuen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina). Arangurengo Udaleko plantillako langileentzat da, deialdi honetan eskatzen diren betekizunak frogatzen badituzte.

1.3. Deialdi honen karietara izendatuak diren izangaiak, dagozkion hautaprobak gainditu ostean betiere, lanpostu hauetako bat okupatuko dute, eta D mailan sartuko dira jabetza hartzen dutenetik: bideen garbiketako enplegatua, udal eraikinen garbiketako arduraduna, udal eraikinen garbiketako enplegatua eta ikastetxeko atezaina (%81,18ko lanaldia). Aurretik okupatzen zituzten lanpostuak automatikoki amortizatuko dira, eta ondorioz, plantilla organikoko lanpostu kopurua ez da handituko.

1.4. Mailaz igotzeko deialdi honetan parte hartzeak ez du, behin ere, langileak barne igoera baino lehen zuen lan araubide juridikoa aldaraziko (funtzionarioen araubidea edo lan-araubidea) eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko afiliazio berari eutsiko dio.

1.5. Ordura arte egiten zituzten lan eta eginkizunetan jardunen dute izendatuek, bai eta haien gain uzten diren beste edozeinetan ere, lanpostuaren maila edo talde berriarekin bat etorririk.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Bideen garbiketako enplegatuaren lanposturako: Arangurengo Udaleko langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, bideen garbiketako peoiaren lanpostuan.

Udal eraikinen garbiketako arduradunaren lanposturako: Arangurengo Udaleko langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, garbiketako arduradunaren lanpostuan.

Udal eraikinen garbiketako enplegatuen lanpostuetarako: Arangurengo Udaleko langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, garbiketako enplegatuaren lanpostuan.

Ikastetxeko atezainaren lanposturako (%81,18ko lanaldia): Arangurengo Udaleko langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, atezaintzako enplegatuaren lanpostuan.

b) E maila edo taldekoa izatea.

c) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoaren zerbitzutik kendua ez izatea.

d) DBHko graduatu titulua, Eskola Graduatua, lehen mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide bat edukitzea, eta frogatzea 5 urteko antzinatasun aitortua dutela administrazio publikoetan.

Titulazioaren baldintzaren ordez, kasu honetan (D maila) aukeran egonen da zortzi urteko antzinatasun aitortua frogatzea administrazio publikoen zerbitzuan, bat etorriz 251/1993 Legegintzako foru-dekretuaren 15.2 artikuluan ezarritakoarekin.

e) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa edukitzea.

f) Udal eraikinen garbiketako arduradunaren, udal eraikinen garbiketako enplegatuen eta ikastetxeko atezainaren (%81,18ko lanaldia) plazak eskuratzeko, ezinbestekoa izanen da epai irmo bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako inolako deliturengatik, ez eta gizakien salerosketaren inolako deliturengatik ere.

g) Bideen garbiketako enplegatuaren lanposturako, ezinbesteakoa izanen da B1 mailako gidabaimena edukitzea.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Arangurengo Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, aurrez aurre edo modu telematikoan, 30 egun naturaleko epearen barnean, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera bete beharko dira eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

3.2. Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, azterketak egiteko egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denboraren nahiz baliabideen aldetik. Kasu horretan eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

3.3. Eskabidearekin batera deialdiaren 2. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. Salbuespena: administrazio kontratatzaileak lehendik dauzkan frogagiriak ez dira atzera aurkeztu behar.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.5. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezarritako epean ez bada batere eskabiderik aurkezten, alkateak ebazpen bat emanen du deialdiko lanpostuak bete gabe uzteko.

Izangai bazterturik ez bada, alkateak zuzenean onesten ahalko du izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta haiek ebatzi ondoren, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: José Javier Arguiñáriz Larráyoz, Arangurengo Udaleko Langileriako zinegotzia.

Ordezkoa: Manuel Romero Pardo, Arangurengo Udaleko alkatea.

–Epaimahaikidea: Marta Murillo Loidi, Arangurengo Udaleko arkitekto teknikoa (Obra Zerbitzua).

Ordezkoa: Luis Muriel Santesteban, Arangurengo Udaleko Zerbitzu Anitzetako eta Bideen Garbiketako Alorreko arduraduna.

–Epaimahaikidea: Raquel Reguera Iribarren, Arangurengo Udaleko Langileriako teknikaria.

Ordezkoa: Susana Casimiro Ilincheta, Arangurengo Udaleko kontu-hartzailea.

–Epaimahaikidea: Elena Díaz Arranz, Arangurengo Udaleko enpresa batzordeak izendatua.

Ordezkoa: Nora Bengochea Goya, Arangurengo Udaleko enpresa batzordeak izendatua.

–Idazkaria: Raquel Asiáin Valencia, Arangurengo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Olatz Zabaleta Tellería, Arangurengo Udaleko kudeatzailea.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.3. Epaimahaia eratu beharko da hautaprobak hasi baino lehen, eta, haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, kide guztien gehiengo osoa bildu beharko da gutxienez.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Proba teoriko-praktiko bat egin beharko da, berariazkoa deialdi honetako lanpostu bakoitzerako (bideen garbiketako enplegatua, udal eraikinen garbiketako arduraduna, udal eraikinen garbiketako enplegatua eta ikastetxeko atezaina, azken hori %81,18ko lanaldiarekin) eta lanpostu bakoitzaren egitekoei, atazei eta eginbeharrei buruzkoa (II. eranskinean zehazten dira).

6.2. Oposizioaldiko ariketari gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio. Oposizioko ariketa baztertzailea izanen da. Bazterturik geldituko dira ariketan gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

6.3. Ariketa egin ondoren epaimahaiak Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko du izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioa zehaztuta. Kalifikazioak argitaratu ondoren bost egun naturaleko epea irekiko da izangaiek alegazioak aurkez ditzaten.

6.4. Deialdi bakarra eginen da probarako, eta izangaiek hara agertu beharko dute aldean daramatela nortasun agiri nazionala. Agertzen ez diren izangaiak edo nor diren frogatzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.

6.5. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

6.6. Oposizioaldia 2026ko urtarriletik aurrera hasiko da.

Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten denean adieraziko dira probak egiteko eguna, tokia eta ordua.

7.–Proba gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Ariketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko du gainditutakoen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.

7.2. Epaimahaiak deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena igorriko dio organo eskudunari. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea edo kontratatzea.

8.1. Aurreko oinarrian aipatutako hautaketa-prozedura bukatutakoan alkate udalburuak, izendapen-proposamena aintzat hartuta, ebazpen bidez izendatuko ditu oposizio-fasea gainditu eta deialdiko lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak, eta bakoitzak izanen duen maila berria zehaztuko du. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Izangai izendatuek lanpostuaz jabetu beharko dute, edo lan kontratuaren eranskina formalizatu, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean. Norbait epe horren barnean lanpostuaz jabetzen ez bada, edo lan-kontratua sinatzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, maila berria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritu nahi den ekintza jakinarazi eta biharamunetik, bi hilabeteko epean, aldez aurretik erabakia hartu duen organoari errekurritzeko asmoa jakinaraziz.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Mutiloan, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

I. ERANSKINA.–ESKAERA

Deialdia, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzeko D mailako 8 plaza

IZEN-DEITURAK

NANa/AIZa

JAIOTEGUNA

NAZIONALITATEA

EGUNGO HELBIDEA

POSTA KODEA / HERRIA

TELEFONO MUGIKORRA

TELEFONO FINKOA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

Desgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

Desgaitasuna dut, eta eskabidearekin batera frogatzen dut.

Desgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik (aparteko orri batean).

AZALTZEN DUT:

–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik, eta indarreko xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

–Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua izan eta ez naizela desgaitua ez eta gabetua ere eginkizun publikoak betetzeko.

–Agiri bat aurkezten dudala, egiaztatzen duena ez naizela epai irmo bidez kondenatua izan sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako inolako deliturengatik, ez eta gizakien salerosketaren inolako deliturengatik ere. Baldintza hau ezinbestekoa da udal eraikinen garbiketako arduradunaren, udal eraikinen garbiketako enplegatuen eta ikastetxeko atezainaren (%81,18ko lanaldia) plazak eskuratzeko.

–Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

–Arangurengo Udalari eskatzen diodala ofizioz aurkez ditzala 2. oinarriko a) eta b), letretan ezartzen diren baldintzak betetzen ditudala frogatzen duten agiriak.

–2.d.) oinarrian eskatzen den baldintza betetzen dudala frogatzen duen titulazioa aurkezten dudala.

–Bideen garbiketako enplegatuaren plazaren kasuan, aurkezten dudala 2.g.) oinarrian eskatzen den baldintza betetzen dudala frogatzen duten agiriak.

Hori dena kontuan harturik, ESKATZEN DUT:

Lanpostu hau (markatu X batez lauki egokia) barne oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartzeko:

6.13

Bideen garbiketako enplegatua

8.8.

Udal eraikinen garbiketako arduraduna

8.9., 8.10., 8.11., 8.12., 8.13.

Udal eraikinen garbiketako enplegatua

7.5

Ikastetxeko atezaina (lanaldiaren %81,18)

Mutiloan, 202........(e)ko ................ren .....(e)(a)n

(Sinadura)

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Bideen garbiketako enplegatua: berariazko gai-zerrenda.

1. gaia.–Hiri-hondakin solidoen gaikako bilketa.

2. gaia.–Tresnak eta ekipoak bideak garbitzeko.

3. gaia.–Garbitzeko produktuak: funtzioak; produktuetako sinboloen esanahia.

4. gaia.–Zoladura motak eta horien garbiketa.

5. gaia.–Garbiketa lanaren antolaketa.

6. gaia.–Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiei aurrea hartzea; norbera babesteko ekipoak.

7. gaia.–Aranguren ibarra. Kale-izendegia: herriak eta kaleak. Udalaren eraikinak eta lokalak.

Udal eraikinen garbiketako arduraduna: berariazko gai-zerrenda.

1. gaia.–Komunikazioa: oinarriak eta mailak. Komunikazioaren estiloak eta oztopoak. Trebetasun sozialak eta asertibotasuna. Gatazkak konpontzea. Entzute aktiboa.

2. gaia.–Lantaldeen kudeaketa.

3. gaia.–Sostengurako eginkizun osagarriak. Materialaren kudeaketa eta fakturen kontrola.

4. gaia.–Garbitasuneko kontzeptu orokorrak.

5. gaia–Lurzoru motak, altzariak eta horien garbiketa.

6. gaia.–Garbitzeko makinak, sistemak, erremintak eta lanabesak.

7. gaia.–Komunak, jantokiak eta ekipo informatikoak garbitzea.

8. gaia.–Eraikin eta lokaletako kristalak garbitzea.

9. gaia.–Garbitzeko produktuak: motak, manipulazioa, dosifikazioa, biltegiratzea eta etiketatzea.

10. gaia.–Garbiketaren alderdi ekologikoak. Hondakinen ezabatzea.

11. gaia.–Garbiketa lanaren antolaketa. Eginkizunak, denbora eta espazioa.

12. gaia.–Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiei aurrea hartzea; norbera babesteko ekipoak.

13. gaia.–Aranguren ibarra: kaleak, plazak eta beste toki batzuk. Aranguren ibarreko udal eraikinak eta zerbitzuak.

Udal eraikinen garbiketako enplegatua: berariazko gai-zerrenda.

1. gaia.–Garbitasuneko kontzeptu orokorrak.

2. gaia–Lurzoru motak, altzariak eta horien garbiketa.

3. gaia.–Garbitzeko makinak, sistemak, erremintak eta lanabesak.

4. gaia.–Komunak, jantokiak eta ekipo informatikoak garbitzea.

5. gaia.–Eraikin eta lokaletako kristalak garbitzea.

6. gaia.–Garbitzeko produktuak: motak, manipulazioa, dosifikazioa, biltegiratzea eta etiketatzea.

7. gaia.–Garbiketaren alderdi ekologikoak. Hondakinen ezabatzea.

8. gaia.–Garbiketa lanaren antolaketa. Eginkizunak, denbora eta espazioa.

9. gaia.–Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiei aurrea hartzea; norbera babesteko ekipoak.

10. gaia.–Aranguren ibarra: kaleak, plazak eta beste toki batzuk. Aranguren ibarreko udal eraikinak eta zerbitzuak.

Ikastetxeko atezaina: berariazko gai-zerrenda.

1. gaia.–Nafarroako Haur Hezkuntzako Lehen Hezkuntzako ikastetxeak: antolaketa eta funtzionamendua.

2. gaia.–Herritarrei arreta egitea.

3. gaia.–Sostengurako ataza osagarriak.

4. gaia.–Elektrizitateko, iturgintzako eta berokuntzako oinarrizko lanak.

5. gaia.–Eskuzko erremintak.

6. gaia.–Arotzeriako , igeltserotzako eta pinturako oinarrizko lanak.

7. gaia.–Kanpoko zoladura motak eta horien garbiketa.

8. gaia.–Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiei aurrea hartzea; norbera babesteko ekipoak.

9. gaia.–Aranguren ibarra: kaleak, plazak eta beste toki batzuk. Aranguren ibarreko udal eraikinak eta zerbitzuak.

Oharra: Gai guztiak eskatuko dira deialdi hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunean indarra duen legediaren arabera.

Iragarkiaren kodea: L2515788