Iragarkia
251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
115/2025 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitzaie kudeaketa-esleipen bat Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalei, kudea eta antola dezaten Leurtzako urtegietako aisiarako naturagunearen erabilera publikoa 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetan.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren helburuetako bat da naturagune babestuak kudeatzea eta haien ustiapen jasangarria bultzatzea, erabilera publikoa barne.
Nafarroako Naturaguneei buruzko 9/1996 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren ardura da Foru Komunitateko naturagune babestu gehienen mantentze eta kontserbazio lanak egitea.
Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 25.1.b) artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuari dagokio aisiarako naturaguneen kudeaketa, baina toki-entitateekin hitzartzen ahal da gune horien kudeaketa.
Irailaren 2ko 308/1996 Foru Dekretuaren bidez, Leurtzako urtegiak aisiarako naturagune deklaratu ziren. Deklarazio horren helburua izan zen eremu horretako balio ekologikoak eta paisaia-balioak babestea, betiere aisialdiko jarduerekin eta erabilera tradizionalei eustearekin bateragarri izanik. Foru dekretu horretan berean, erabilera eta kudeaketa plana onetsi zen, non definitzen baitira gunearen zonifikazioa eta eremu bakoitzeko erabilera eta jarduketa baimendu, baimengarri eta debekatuak, baita kudeaketa ere.
Leurtzako urtegiak aprobetxamendu hidroelektrikoa lortzeko eraiki ziren izen bereko errekaren goi aldean, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udal-mugarteetan.
Duela hogei urte baino gehiagotik hona, Leurtzako urtegietan eta haien inguruetan bisitari ugari hartzen dira, eta bertan aisialdirako jarduera mota asko egiten dira, udaberrian hasi eta udazkenera bitarte. Inguru erakargarria da, arro itxi eta bakartua delako, berezko basoa duena; kontrastea egiten dute bertan ur-laminak eta ertzeraino iristen diren pagadi eta belardiek.
1986. urteaz geroztik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek, urtegiek naturaren eta aisialdiaren aldetik duten balioaz jabeturik, hitzarmenak sinatu dituzte bisitarien gozamena eta inguruko natura-balioen kontserbazioa bateragarri egiteko.
Hitzarmen horien babesean, orduz geroztik hainbat jarduera egin dira azpiegiturak mantentzeko eta hornitzeko, zaintzeko, erabilera publikoa kudeatzeko eta ingurumen-hezkuntzarako.
Horrela, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek, horretarako egokiak diren toki-entitate bakarrak diren aldetik, Leurtzako urtegiak erakunde horien lurretan baitaude, beren gain hartzen dute aisiarako naturagune horren erabilera publikoaren kudeaketa eta antolamendua, eta konpromisoa hartzen dute hauetan xedatutakoa errespetatzeko: Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Leurtzako Urtegiak Aisiarako Naturagune (ANR-2) deklaratzen dituen irailaren 2ko 308/1996 Foru Dekretuan.
Bisitarien gozamena eta inguruko natura-balioen babesa, kontserbazioa, leheneratzea eta hobekuntza bateragarri egiteko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek komenigarritzat jotzen dute hitzarmen ekonomiko bat sinatzea, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek beren gain har dezaten Leurtzako urtegietako aisiarako naturagunearen (ANR- 2) kudeaketa 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetan.
Hitzarmen hori formalizatuko litzateke Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluan, bereziki 4. apartatuan, kudeaketa-esleipenei buruz ezarritakoaren arabera:
"4. Kudeaketa-esleipena beste administrazio publiko bati egitea, eta beste administrazio publiko batek Foru Administrazio Publikoari egitea, hitzarmen bat sinatuz formalizatuko da, behar beste aurrekontu-kreditu dagoela egiaztatu ondotik".
Horretarako, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek, 2025eko irailaren 25ean, kudeaketarako proposamen bat aurkeztu dute 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetarako, non definitzen baitira eremua kudeatzeko jarduketak, aurreko urteetan egindakoen antzekoak, batez ere ingurunea mantentzean eta bisitarientzako ingurumen-hezkuntzan oinarrituta daudenak, naturagune babestuaren kudeaketari jarraipena emateko.
Proposamena aztertu ondotik, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak uste du komeni dela kudeaketa-esleipen bat ezartzea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalen artean hitzarmen bat sinatuz. Hitzarmen horretan, Leurtzako urtegietako aisiarako naturagunean (ANR 2) mantentzeko eta erabilera publikoa kudeatzeko jarduketak jasoko dira, 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetakoak, Nafarroako Gobernuak finantzatuko dituenak.
Leurtzako urtegietako aisiarako naturagunearen erabilera publikoa kudeatzeko jarduketatzat hartzen dira honako hauek:
–Jendeari arreta emateko langileak: jendeari arreta emateko langileak arduratzen dira bisitariei arreta eta informazioa emateaz, bai eta naturaguneko azpiegiturak zaintzeaz, garbitzeaz eta oinarrizko mantentze-lanak egiteaz ere. Gorabeheren eta egindako lanen fitxa bat dute.
–Jendeari arreta emateko langileek egin ezin dituzten lanak, materialari dagozkionak eta bestelakoak: materialak erostea eta mantentze-lan orokorrerako kontratazioak egitea.
–Lan arloko aholkularitza: beharrezkoa bada, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek lan eta administrazio arloko aholkularitza kontratatuko dute, langileen kontratazioa kudeatzeko.
Hitzartutako jarduerak egiteko aurreikusitako aurrekontua 190.000 eurokoa da 2026tik 2029ra bitarteko lau aurrekontu-ekitaldietarako. Honela banatuko da gastua:
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak toki-entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2026ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak toki-entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2027ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak toki-entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2028ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak toki-entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2029ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
Hitzarmenaren indarraldia 2026ko urtarrilaren 1etik 2029ko abenduaren 31ra artekoa izanen da, eta ezin izanen da luzatu.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalei kudeaketa-esleipen bat egitea, baldin eta toki-entitateek onartzen badute, Leurtzako urtegietako aisiarako naturagunearen erabilera publikoa kudeatu eta antolatzeko 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetan.
2. Esleipen hori formalizatzen duen lankidetza hitzarmena onestea. Ebazpen honen eranskinean dago.
3. Baimentzea 190.000 euroko gastua, 2026tik 2029ra bitarteko lau aurrekontu-ekitaldietarako. Honela banatuko da gastua:
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak toki-entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2026ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak toki-entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2027ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak toki-entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2028ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak toki-entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2029ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
4. Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalen alde 190.000 euroko zenbatekoa xedatzea, Leurtzako urtegietako aisiarako naturagunearen erabilera publikoa kudeatu eta antolatzeko jarduketak egiteko (2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetarako lankidetza hitzarmen horretan jasota daudenak), hitzarmenean ezarritako klausulen arabera, eta lehenago adierazitako partiden kargura.
5. Aldeek sinatu ondotik, lankidetza hitzarmena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen hau igortzea Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpen hau jakinaraztea Urrozko Udalari eta Beintza-Labaiengo Udalari eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du ukatzen Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko azaroaren 14an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
LANKIDETZA HITZARMENA, NAFARROAKO GOBERNUKO LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUAREN ETA URROZKO ETA BEINTZA-LABAIENGO UDALEN ARTEKOA, LEURTZAKO URTEGIETAKO AISIARAKO NATURAGUNEAREN ERABILERA PUBLIKOA KUDEATU ETA ANTOLATZEKO 2026., 2027., 2028. ETA 2029. URTEETAN
Iruñean, 2025eko azaroaren 24an,
BILDURIK:
Batetik, Ana Bretaña de la Torre andrea, Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendari nagusia. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren izenean eta hura ordezkatuz esku hartzen du, eta egintza honetarako ahalmenak ditu, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkion eskudantziak erabiliz (11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa).
Bestetik, Josu Zozaya Ubiria jauna eta Jon Telletxea Juanenea jauna, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udaletako alkateak, hurrenez hurren. Toki-entitateen izenean eta haiek ordezkatuz esku hartzen dute, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 40. artikuluan aurreikusitakoarekin, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21 b) artikuluarekin lotuta.
Bi aldeek gaitasun juridiko nahikoa eta ahalordea aitortzen diote elkarri hitzarmen hau (aurrerantzean, "Hitzarmena") sinatzeko, ordezkariak diren aldetik, eta, horrenbestez, honako hau,
AZALDU DUTE:
–Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa:
1. Leurtzako urtegiak aisiarako naturagune izendatu zituen irailaren 2ko 308/1996 Foru Dekretuak, eta, beraz, Nafarroako Gobernuari dagokio haiek zaintzea. Leurtzako urtegietara bisitariak joaten direnez, erabilera publikoa antolatu behar da, horrek ingurune naturalaren kontserbazioan eragin negatiborik ez duela bermatzeko, inguru horren ingurumen-balioa kontuan hartuta, eta erabilera tradizionalei eustearekin bateragarria izan dadin.
2. Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 25.1.b) artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuari dagokio aisiarako naturaguneen kudeaketa, baina toki-entitateei esleitzen ahal zaie kudeaketa hori, hala hitzartzen badute toki-entitate horiek eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak.
3. Bisitarien gozamena eta inguruko natura-balioen babesa, kontserbazioa, leheneratzea eta hobekuntza bateragarri egiteko, bi aldeek hitzarmen hau formalizatu nahi dute Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek beren gain har dezaten Leurtzako urtegietako aisiarako naturagunearen (ANR2) kudeaketa.
4. Hitzarmen hau formalizatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluan, bereziki 4. apartatuan, kudeaketa-esleipenei buruz ezarritakoaren arabera:
"4. Kudeaketa-esleipena beste administrazio publiko bati egitea, eta beste administrazio publiko batek Foru Administrazio Publikoari egitea, hitzarmen bat sinatuz formalizatuko da, behar beste aurrekontu-kreditu dagoela egiaztatu ondotik".
5. 2025eko irailaren 30ean, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariak "Beharren txostena eta justifikazio-, ekonomia- eta arau-memoria" eman zuen, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalen arteko hitzarmen honekin formalizatzen den kudeaketa-esleipenari dagokionez, zeinak helburu baitu Leurtzako urtegietako aisiarako naturagunearen (ANR2) erabilera publikoa 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetan kudeatu eta antolatzea.
Horrenbestez, bi aldeek hitzarmen hau sinatzen dute, honako klausula hauen arabera:
KLAUSULAK
1.–Hitzarmenaren subjektuak.
Alde hauek hartzen dute parte hitzarmen honetan:
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, parte hartuko duenak Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek egin beharreko jarduketen finantzaketaren zati batean.
Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek, ANR2 kudeatuko dutenek.
2.–Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da ezartzea zer jarduketa egin beharko dituzten Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek ARN2ren kudeaketarekin loturik, 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetan. Besteak beste, ARN2 mantentzea eta aisialdi-erabilera, eta, horiekin batera, Leurtzako urtegietako aisiarako naturaguneko (ANR2) ingurune naturalaren hezkuntza-, sentsibilizazio- eta jarraipen-lanak egitea.
3.–Egin beharreko jarduketak.
Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek beren gain hartzen dute ANR2ren kudeaketa, eta konpromisoa hartzen dute Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Leurtzako Urtegiak Aisiarako Naturagune (ANR2) deklaratzen dituen irailaren 2ko 308/1996 Foru Dekretuan xedatutakoa errespetatzeko.
Hitzarmen hau sinatu ondotik, jarduketa hauek egiteko konpromisoa hartzen dute Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek:
Honako jarduketa zehatz hauek finantzatzekoak dira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura:
a) Jendeari arreta emateko langileak:
Jendeari arreta emateko langileek 550 lanaldi eginen dituzte urtean, HIRU pertsonaren artean banatuta, eremua artatzeko. Hona egutegia:
1. LANGILEA | |
1. TARTEA | Urte bakoitzeko (2026a, 2027a, 2028a eta 2029a) apirilaren 1etik azaroaren 2ra |
GUZTIRA | 216 egun |
2. LANGILEA | |
1. TARTEA | Urte bakoitzeko (2026a, 2027a, 2028a eta 2029a) apirilaren 1etik azaroaren 2ra |
GUZTIRA | 216 egun |
3. LANGILEA | |
1. TARTEA | Urte bakoitzeko (2026a, 2027a, 2028a eta 2029a) ekainaren 2tik irailaren 26ra |
GUZTIRA | 118 egun |
Jendeari arreta emateko langileak arduratuko dira bisitariei arreta eta informazioa emateaz, bai eta naturaguneko azpiegiturak zaindu, garbitu eta horien oinarrizko mantentze-lanak egiteaz ere. Gorabeheren eta egindako lanen fitxa bat izanen dute.
b) Materialak eta klausula honetako a) apartatuko langileek egiten ahal ez dituzten bestelako lanak.
Mantentze-lan orokorretarako materialak erosiko dira, eta kontratazioak eginen dira: sarbide nagusian, sastrakak kenduko dira, eta arekak garbituko dira; eta Leurtza naturaguneko bidezidorretan ere mantentze-lanak eginen dira, zaborrak bilduko dira, etab.
Zerbitzu-enpresak azpikontratatzen badira, azpikontratazio horrek Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen aurreikuspenak beteko ditu.
c) Lan arloko aholkularitza kontratatzea.
Beharrezkoa bada, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek lan eta administrazio arloko aholkularitza kontratatuko dute, langileen kontratazioa kudeatzeko.
Gastu diruz lagungarriren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada, eta aholkularitza edo laguntza zerbitzuak kontratatu badira, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek egiaztatu beharko dute efizientziaren eta ekonomiaren irizpideei jarraikiz hautatu dutela hornitzailea. Alderdi horiek honela justifikatuko dira: gutxienez hiru eskaintza aurkeztu behar dira, eta horretarako efizientziaren eta ekonomiaren irizpideak erabili direla justifikatu behar da.
4.–Hitzarmena finantzatzea.
Hona 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetarako aurrekontu orokorra, jardueren arabera banakatuta:
A) JENDEARI ARRETA EMATEA ETA OINARRIZKO MANTENTZE-LANAK | Zenbatekoa |
Soldatak | 29.336,28 |
Gizarte Segurantza | 10.003,15 |
GUZTIRA | 39.339,43 |
B) MATERIALAK ETA A) APARTATUKO LANGILEEK EGITEN AHAL EZ DITUZTEN BESTELAKO LANAK | Zenbatekoa |
Mantentze-lan orokorrak (sastrakak kentzea, inausketak, mantentze-lan txikiak…), liburuxkak, kartelak, web-orria, zaborrak biltzea, uniformeak, Ruralvia saltokiko terminala… | 40.000 |
GUZTIRA | 40.000 |
C) AHOLKULARITZA | Zenbatekoa |
Lan arloko aholkularitza | 4.000 |
GUZTIRA | 4.000 |
AURREKONTUA, GUZTIRA | 73.339,43 |
Zenbateko guztiak BEZik gabe adierazten dira. | |
Beraz, 293.357,72 eurokoa da 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetarako aurrekontu orokorra.
Gastu horiek finantzatzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 190.000 euro ditu 2026tik 2029ra bitarteko lau aurrekontu-ekitaldietarako. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira. Honela banatuko da gastua, eta gainerako gastuak Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek finantzatuko dute:
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak toki-entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2026ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak toki-entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2027ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak toki-entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2028ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak toki-entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2029ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
5.–Gastu finantzagarriak eta eginiko lanak justifikatzeko modua.
Gastu hauek finantzatzen ahalko dira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura: naturagune honetan mantentze-lanetako, kudeaketako, aisialdirako erabilerako, hezkuntzako, sentsibilizazioko eta ingurune naturalaren jarraipeneko lanak egiteko langileak eta zerbitzu-enpresak kontratatzearen ondoriozko gastuak, 2026ko urtarrilaren 1etik 2029ko abenduaren 31ra artekoak.
Zehazki, finantzagarriak izanen dira honako ekintza eta baldintza tekniko hauen ondoriozko gastuak (BEZik gabe):
1. Langileak eta zerbitzuak kontratatzea, zaintza edo kudeaketa lanek edo zerbitzuek sortutako gastua bada.
2. Material-gastuak eta zerbitzu-enpresak kontratatzeko gastuak, 1. puntuko langileek egiten ahal ez dituzten mantentze-lanak egiteko: sastrakak kentzea, arekak garbitzea, zeharragak berriz jartzea, liburuxkak, kartelak, web-orria, zaborrak biltzea, uniformeak, Ruralvia saltokiko terminala…
3. Lan arloko aholkularitzaren eta administrazio kudeaketaren kontratazioa, langileak kontratatzeagatik sortutako gastuak direnean bakarrik.
Gastuak Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuaren aurrean justifikatu beharko dira.
Urrozko Udalak bere gain hartu ditu Leurtzako urtegietako aisiarako naturaguneari dagozkion kudeaketa guztiak. Horregatik, Nafarroako Gobernuarekin formalizatu beharreko hitzarmenaren ondoriozko zenbatekoak Urrozko Udalari ordainduko zaizkio beren osotasunean, eta berak aurkeztu eta justifikatuko ditu gastuak.
–Gastuak justifikatzeko, jatorrizko fakturak eta/edo nominak aurkeztu beharko ditu Urrozko Udalak, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak, edo horien kopia autentikoak. Eginiko gastua benetan ordaindu dela frogatzeko, bankuetako frogagiriak erantsi beharko ditu Urrozko Udalak. Fakturen kontzeptuek bat etorri behar dute 4. klausulako aurrekontuaren xedearekin. Baldin nominak aurkezten badira, argi eta garbi zehaztu beharko da denboraren zer portzentaje eskaintzen zaien finantzaturiko jarduerei. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Erregistroaren bitartez aurkeztuko du dokumentazio guztia Urrozko Udalak.
–Urrozko Udalak bertako idazkariaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko du non adieraziko baita, batetik, egin beharreko zerbitzu hori toki-entitatearen organo eskudunak onetsi duela; bestetik, naturaguneen erabilera publikoa kudeatu eta zaintzeko lanen kontratazioa legearen araberakoa dela, eta, bestalde, langileren bat kontratatzen bada, toki-entitatearen eta langilearen artean sinaturiko kontratua kasuan-kasuan aplikagarria den araubide juridikoaren araberakoa dela (kontratuaren kopia bat erantsi beharko da).
–Hitzarmen honen 4. klausulan aipatzen den finantzaturiko jarduera bakoitzerako (A, B eta C) egiaztaturiko zenbatekoa, klausula horretan jarduera horretarako esleituriko partidetara egokituko da. Hala ere, jardueren arteko aldaketak onartuko dira, betiere finantzaketaren zenbateko osoaren %20 gainditzen ez badute. Nolanahi ere, C partidak ez du gaindituko hasieran proposaturiko aurrekontua. Ezarritako aurrekontu-kapituluetara egokitzen diren gastuak onartuko dira.
–Espazioaren erabilera publikoagatik diru-sarrerak sortzen badira, sorturiko diru-sarreren zerrendaren aitorpena egin beharko du Urrozko Udaleko idazkariak, zenbatekoa eta kontzeptua zehazturik, eta, horrekin batera, eremuaren erabilera publikoaren kudeaketan hitzarmenetik kanpo jasandako gastuen aitorpena. Horrela, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak bermatuko du eremuaren erabilera publikoaren kudeaketak toki-entitateetan sortzen dituen gastuen defizita baizik ez duela finantzatzen hitzarmen honek.
–Urte amaieran, gastuen azken egiaztapenarekin batera, Urrozko Udalak hitzarmenaren urteko memoria bat erantsiko du, gauzatutako datu errealekin. Egindako lanen memorian, Urrozko Udalak honako hauek jasoko ditu, besteak beste: kontratatutako langile bakoitzak benetan egindako egutegia, kontratatutako langile bakoitzaren zaintza-orduen kopurua eta ingurumenaren inguruko heziketa- eta informazio-ekintzak, bisitarien alde-aldeko kopurua hilabetez hilabete eta urteko kopuru osoa, edo hitzarmenari dagokion aldi osokoa. Zehaztuko dira, era berean, finantzaturiko aldian izandako gorabehera aipagarriak, hala nola aisiarako naturagunean hautematen diren mantentze beharrak.
–Urrozko Udalak frogatu beharko du emandako finantzaketa publikoa delako publizitatea egin duela.
6.–Jarraipen, zaintza eta kontrolerako mekanismoa.
Hitzarmen hau sinatzen duten aldeek harturiko konpromisoen eta hitzarmenaren betearazpenaren jarraipena, zaintza eta kontrola egiteko, lan batzorde bat eratuko da. Batzorde horrek jarraipen eta kontroleko administrazio-eginkizunak izanen ditu, eta ez du erabakitzeko, aholkatzeko, proposatzeko edo erabakitzeko eginkizunik izanen.
Lau kidek osatuko dute lan batzorde hori. Hauek dira:
–Batzordeburua: Naturaguneen eta Espezie Babestuen Ataleko Plangintzaren eta Klima Aldaketaren Bulegoko burua. Ordezkoa: Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendaria.
–1. batzordekidea: Urrozko Udalaren ordezkari bat.
–2. batzordekidea: Beintza-Labaiengo Udalaren ordezkari bat.
–Batzordekide idazkaria: Naturaguneen eta Espezie Babestuen Ataleko teknikaria. Ordezkoa: Naturaguneen Bulegoko burua.
Honela izendatuko dira:
–Urrozko Udalak bat hautatuko du.
–Beintza-Labaiengo Udalak bat hautatuko du.
–Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atalak bi izendatuko ditu.
Organoen osaeran, ahaleginak eginen dira orekatua izan dadin emakumeen eta gizonen presentzia.
Lan Batzordearen bilerak egiteko, lehenbiziko deialdian, batzordekideen gehiengo osoak parte hartu beharko du, eta, bigarren deialdian, gutxienez batzordekideen %50 bertan badaude edo ordezkaturik badaude eratzen ahalko da, lehenbiziko deialdia izan eta ordu erdi geroago.
Lan Batzordea gutxienez urtean behin bilduko da, batzordeburuak deiturik.
Bilera egin baino gutxienez zazpi egun lehenago eginen da batzordearen bileretarako deia. Horretarako, batzordekideei jakinarazpena igorriko zaie, gai-zerrenda eta bilera eginen den lekua, eguna eta ordua adierazirik.
Bileretan, batzordeburua izanen da buru, eta eztabaidak zuzendu eta antolatuko ditu. Idazkariak bilera bakoitzaren akta idatziko du, eta berak eta batzordeburuak sinatu beharko dute, bilera egin eta hurrengo hamabost egunen barruan. Akta horretan, eztabaiden laburpena eta bertaratutakoen zerrenda jasoko dira, eta posta elektronikoz igorriko zaie Lan Batzordeko kideei.
Lan Batzordeari dagokio aldizka ausazko bisitak egitea aisiarako naturagunera. Bisita horien akta eginen da, eta, hala badagokio, bisitan hautemandako hutsuneak zuzentzeko neurrien proposamena jasoko da hartan. Aktaren kopia igorriko zaie Lan Batzordeko gainerako kideei.
7.–Finantzaketa ordaintzea.
Urte bakoitzeko (2026a, 2027a, 2028a eta 2029a) urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egindako gastuak ordainketa bakarrean ordainduko dira. Hori baino lehen justifikatu beharko da finantzatzen ahal diren lanak eta jarduketak egin direla eta dagozkien ordainketak egin direla. Hori guztia egiaztatzeko, eginiko ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, hitzarmen honen 5. klausulan xedatutakoa betez, eta ardura duen organoaren (Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atala, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzukoa) aldez aurreko adostasun espresua beharko da.
Egiaztagiriak entregatzeko epemuga urte bakoitzeko abenduaren 9a izanen da. Egindako lanen bukaerako ziurtagiriarekin batera, hitzarmenaren urteko memoria aurkeztuko da, hitzarmen honen 5. klausulan adierazi bezala.
Egiaztagiriak azterturik, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, Urrozko Udalak hitzarmen honen bidez hartu dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duena.
Hitzarmen honen 4. klausulan aipatzen den aurrekontuaren arabera aurreikusirikoa baino txikiagoa bada betearazpena, benetan gauzatu eta onartu den gastu finantzagarriarekin bat etorriko da azkenean ordaindu beharreko zenbatekoa. Betearazpena txikiagoa izatea ez da hitzarmena ez betetzetzat hartuko, eta ez da inolako zehapenik aplikatuko.
Ordainketa Urrozko Udalari egotziko zaio berak aurkezturiko gastuen arabera, toki-entitate horrek kudeatzen baitu hitzarmen honetan jasotako jarduketen gauzatzea eta berak aurkeztu behar baitu eginiko ordainketen justifikazioa, ezarririko epean. Urte bakoitzean (2026a, 2027a, 2028a eta 2029a) ordaindu beharreko zenbatekoa ez da 47.500 eurotik gorakoa izanen.
8.–Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalen betebeharrak.
Oro har, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek 3. klausulan ezarritako jarduketak egin beharko dituzte, eta, horrela, hitzarmen hau sinatu ondotik harturiko konpromisoa beteko dute:
a) Jendeari arreta ematea.
b) Materialak erostea eta a) apartatuko langileek egiten ahal ez dituzten bestelako lanak kontratatzea.
c) Lan arloko aholkularitza kontratatzea.
9.–Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren betebeharrak.
d) Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak hitzarmena behar bezala gauzatu dadin lagunduko du, 6. klausulan aurreikusiriko Lan Batzordean parte hartuz.
e) Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 4., 5. eta 7. klausuletan ezarriaren arabera eginiko jarduerak finantzatuko ditu.
10.–Hitzarmenaren iraupena.
Hitzarmen hau 2026ko urtarrilaren 1etik 2029ko abenduaren 31ra arte egonen da indarrean, eta aldi horretan egiten diren jarduketa finantzagarri guztietan izanen ditu ondorioak.
11.–Hitzarmena azkentzea.
Arrazoi hauengatik azkenduko da hitzarmena, aplikaturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 91. artikulua:
–Xede dituen jarduketak burutu direlako, eta hitzarmenean bertan, oinarrizko araudian eta, hala dagokionean, berariazkoan aurreikusitako arrazoiengatik.
–Aldeetako batek bere betebeharrak ez betetzeagatik, 12. klausulan ezarririko prozedurari jarraikiz.
12.–Betebeharrak ez betetzeak ekarriko dituen ondorioak.
Sinatzaileetako batek bere gain hartutako betebeharrak eta konpromisoak betetzen ez baditu, aldeetako edozeinek errekerimendu bat igortzen ahalko dio ez-betetzea egin duen aldeari, hamabost egun balioduneko epean bete ditzan bete gabetzat jotzen diren betebeharrak edo konpromisoak, hori guztia jarraikiz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 51.2.c) artikuluan aurreikusirikoari.
Errekerimendu hori 6. klausulan ezarritakoaren arabera eraturiko Lan Batzordeari ere jakinaraziko zaio.
Bete gabekoa ez bada betetzen errekerimendu horretan emaniko epealdian, hura egin duen aldeak beste alde sinatzaileari jakinaraziko dio badela arrazoirik hitzarmena suntsiarazteko, eta suntsiarazitzat joko da hitzarmena.
Betiere, aldeek, Lan Batzordearen bitartez, behar diren neurriak hartuko dituzte abian diren prozedurak bukatzen direla ziurtatzeko.
Arau-hausterik gertatuz gero, Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean xedaturikoak eraenduko ditu arau-hauste horiek eta haien zehapen-araubidea.
13.–Elkarrekin Jarduteko Planen, Hitzarmenen eta Akordioen Erregistroan inskribatzea.
Hitzarmen hau inskribatuko da Elkarrekin Jarduteko Planen, Hitzarmenen eta Akordioen Erregistroan, zeina baita Foru Administrazio Publikoak hitzarmenaren gainean duen jardueraren publizitate-, gardentasun- eta kontrol-tresna. Horretarako, hitzarmen honen kopia bat igorriko zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
14.–Nafarroako Gobernuak hitzarmena finantzatzen duelako publizitatea egitea.
Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek hitzarmenari loturiko jardueren berri eman beharko dute, eta espresuki aipatu behar dute Nafarroako Gobernua dela erakunde finantzatzailea. Horretarako, harrera eremuko lekuren batean adierazirik gelditu behar da Nafarroako Gobernuak finantzatzen duela aisiarako naturagunearen erabilera publikoaren kudeaketaren zati bat. Halaber, horrela jaso behar da hitzarmen honen esparruan antolatzen diren jardueren hedapenean ere.
Eta, ados daudela erakusteko, aldeek hitzarmen honen hiru ale sinatu dituzte, orrialde guztietan, goiburuan adieraziriko tokian eta egunean.
Ingurumeneko zuzendari nagusia Ana Bretaña de la Torre | |
Urrozko Udaleko alkatea Josu Zozaya Ubiria | Beintza-Labaiengo Udaleko alkatea Jon Telletxea Juanenea |
Iragarkiaren kodea: F2515405
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
