251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

601/2025 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Alokairu Poltsarako etxebizitzak eskaintzeagatik 2026an ordainduko diren prezioak finkatzen dituena.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan ezartzen denez, Nafarroako Foru Komunitateak etxebizitzari buruzko eskumena dauka eta, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aplikatuz, etxebizitza duin eta egokiaz gozatzeko eskubide konstituzionala bermatzeko behar diren neurriak hartzen ditu.

Lege horren 13. artikuluak Alokairu Poltsaren programa aurreikusten du, zeinaren bidez berriak ez diren etxebizitzak dituzten etxejabeek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari lagatzen dizkioten, ondoren errentan emateko, betiere babes ofizialeko etxebizitzetarako ezarritako prezioa gainditu gabe. Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 76. eta 77. artikuluetan programa hori garatzen da.

Alokairu Poltsaren programak erabiltzen ez diren etxebizitzak mobilizatu nahi ditu, eta, horrela, etxebizitza eskuragarrien parkea handitu, kontuan hartuta etxebizitza babestuen eskaintzak ezin diola eskariari guztiz erantzun; hala erakusten dute errentamendu-araubideko etxebizitza babestuen eskatzaileen erroldan izena emanda dauden pertsonen datuek, gaur egun 16.000 baino gehiago baitira errolda horretan daudenak.

Programa horren elementu garrantzitsu bat da finkatzea beren etxebizitza eskaintzen duten jabe partikularrei ordaindu beharreko errentamenduaren prezioa. 2026ko ekitaldirako prezio hori zehaztu behar da eta, Alokairu Poltsarako etxebizitzak eskaintzea erakargarria izan dadin, proposatzen da poltsarako eskainitako etxebizitzen prezioa parekatzea errentamendu babestuaren gehieneko prezioarekin eta 2026rako ezarritako errentamendu eskuragarriaren prezioarekin ere, aplikatutako KPIa kenduta (%3,1); horrek 2025eko gehieneko errentamendu-prezioekin parekatuko luke, lehendik dauden hiru udalerri-zona bereizita.

Horrenbestez, ikusirik Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren proposamen-txostena, eta erabiliz Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. NASUVINSAk kudeatzen duen Alokairu Poltsarako etxebizitzak eskaintzeagatik 2026an ordainduko diren prezioak onestea, honako hauek, alegia:

Alokairua, hilabete eta m² bakoitzeko

Iruñean eta Iruñerrian dauden etxebizitzak:

Etxebizitza

8,00 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

73,78 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,45 euro

Tuteran, Lizarran eta Tafallan dauden etxebizitzak:

Etxebizitza

6,65 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

73,78 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,45 euro

Nafarroako gainerako udalerrietan dauden etxebizitzak:

Etxebizitza

6,28 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

73,78 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,45 euro

2. Ebazpen hau Etxebizitza Zerbitzura eta NASUVINSAra igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere (www.etxebizitza.nafarroa.eus), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko azaroaren 24an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Elga Molina Roig.

Iragarkiaren kodea: F2515805