251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

103/2025 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza honen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten baitira: "Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko, ehiza-habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko 2026. urtean". NGDDB identifikazioa: 803352.

Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Legea aldatzen duen apirilaren 4ko 4/2014 Foru Legearen 51. artikuluak ("Zaintza") ezartzen du zer eginkizun dituen barrutietan ehiza zaintzeko sistemak. Orobat, 52. artikuluan ("Ehiza sustatzeko neurriak"), xedatuta dago Nafarroako Gobernuak laguntza ekonomikoak ematen ahalko dituela zaintza sistema bat ezartzeko.

Ehiza jarduera jasangarria izateko tresna lagungarritzat hartzen da ehizazaina, bereziki Nafarroa bezalako kasuetan, non ehiza basafaunako populazioetan oinarritzen baita. Ehizazainei eskatzen zaien prestakuntzak, barnean direla ekosistemei eta basa faunari buruzko ezagupenak, ehizaren kudeaketaz arduratzen direnek beren jardunerako babes teknikoa dutela bermatu behar du.

Orobat, ehizazaina funtsezko elementua da kudeaketaren arloan, batzuetan ehizazaina baita landa-inguruneko eragileen arteko zubi lana ongien egiten duena, hala nola barrutiaren kudeatzaileen eta nekazari eta abeltzainen artean.

Bestalde, Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Legearen 52. artikuluan, esan bezala, xedatuta dago laguntza ekonomikoak ematen ahalko direla, besteak beste, neurriak hartzeko ehiza-espezieek eragiten dituzten kalteen kontrolerako. Gainera, Basafauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeak, 2. eta 4. artikuluetan, gaitasuna ematen dio administrazioari basafauna kontserbatzeko neurriak abian jar ditzan.

Horregatik guztiagatik, beharrezkotzat jotzen da Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteei laguntzak ematen jarraitzea, ehizazainak kontratatzeko, ehiza-habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko gastuen zati bat finantzatzeko.

Ikusita Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuaren txostena, adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea honako deialdi hau: "Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko, ehiza-habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko 2026. urtean".

2. Onestea oinarri arautzaileak laguntza hauek emateko: "Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko, ehiza-habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko 2026. urtean".

3. Deialdi honetako gastu konpromisoei aurre egiteko, proposatzen da aurrekontu kreditu hauetarako baimena ematea, hots, 2025eko gastu aurrekontuetako partida hauetan 2026an gaituko diren kredituetarako; baldintza izanen da, betiere, horretarako aurrekontu kreditu egokia eta nahikoa egotea.

KONTZEPTUA

AURREKONTUKO PARTIDA

ZENBATEKOA

Ehizazainak

740002-74200-4819-456300: %0,7ko funtsa. Ingurumen programak

130.000,00 euro

Ehiza-habitata hobetzea eta kalteak prebenitzea

740002-74200-7819-456300: %0,7ko funtsa. Elkarteentzako laguntzak, ingurune naturalaren kalitatearen gaietarako

150.000,00 euro

4. Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.

7. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Foru Ogasuneko kontu-hartzailetza delegatuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko Ehiza Kudeaketarako Atalari.

8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren kontra eta oinarri arautzaileen kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko azaroaren 7an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK, NAFARROAKO EHIZTARIEN TOKIKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZENAK, EHIZAZAINAK KONTRATATZEKO, EHIZA-ESPEZIEEN HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO
2026. URTEAN

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak arautzea, 2026ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean honako gastu hauen zati bat finantzatzeko: Nafarroako ehizazainen kontratazioa, ehiza-espezieek eragindako kalteak prebenitzeko jarduketak, eta ehiza-espezieen habitata hobetzeko jarduketak.

2. oinarria.–Laguntzen helburua.

Nafarroako ehizazainak kontratatzeko laguntzaren helburua da sustatzea langile profesionalak egon daitezela Nafarroako ehiza-barrutietan, modu egonkorrean, ehiza-baliabideen zaintzaz, jarraipenaz, kudeaketaz eta mantentzeaz arduratzeko.

Ehiza-espezieek eragindako kalteak prebenitzeko eta haien habitata hobetzeko laguntzek bi helburu dituzte. Batetik, espezie horiek eragindako kalteen arriskua minimizatzen edo gutxitzen laguntzea, eta, bestetik, zenbait espezieren habitataren harrera-ahalmena hobetzeko neurriak ezartzea; besteak beste, usapal arruntarentzat (Streptopelia turtur) eta eper gorriarentzat (Alectoris rufa).

3. oinarria.–Entitate onuradunak.

Onuradun izaten ahalko dira Nafarroako ehiza-barrutietan ehiza-aprobetxamenduen adjudikaziodun diren ehiztarien tokiko elkarteak, baldin eta betekizun hauek betetzen badituzte:

3.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeraren batean ez egotea.

3.2. Laguntzak emateko ebazpen-proposamena egiten den unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzeko, interesdunari jakinarazten zaio eskaera-inprimakian (II. eranskina) baimena ematen diola Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari egoera hori egiaztatzen duten datuak kontsulta ditzan.

3.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin zorrik ez izatea.

Eskaeran berean dagoen erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina) aurkeztuko da baldintza guztiak betetzen direla frogatzeko.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza horiek, eta deialdia ebatzi arte mantendu beharko dira.

4. oinarria.–Jarduketa diruz lagungarriak.

4.1. Nafarroako ehizazainak kontratatzea:

Laguntzen bidez, 2026ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean Nafarroako ehizazainak kontratatzearen ondoriozko kostuen zati bat finantzatuko da.

Baldintza hauek bete beharko dira:

–Kontrataturiko ehizazainak Nafarroako ehizazain-titulua izan behar du, irailaren 4ko 94/2012 Foru Aginduaren eta horren aldaketen arabera.

–Ehizazainak ez du, deialdi honek hartzen duen aldian, desgaitua egon behar ehizarekin lotutako jardueretarako.

–Deialdiaren aldirako kontratatutako zerbitzuak 1.100 eurotik gorakoak izatea (soldata gordina edo BEZa kanpo) eskaera bakoitzeko.

Nafarroako ehizazainen berezko zereginak baino ez dira diruz lagunduko:

  • Ehizari buruzko datuen kontrol administratiboa egitea.
  • Administrazioaren, ehiztarien eta nekazarien edo abeltzainen arteko bitartekari izatea.
  • Kalteak kudeatzea (prebenitzea eta kontrolatzea).
  • Zaintza.
  • Ehiza-espezieen populazioen kontrola eta segimendua egitea.
  • Harrapakarien kontrola.
  • Habitata kudeatzea.
  • Seinaleak eta beste azpiegitura batzuk (adibidez, usategiak) mantentzea: garbitzea, non eta nola dauden kontrolatzea eta abar.
  • Administrazioari laguntzea, ehizaren kudeaketa errazteko eskatzen zaionean.
  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoak ehiza-espezialitateko landazainentzat antolatzen dituen prestakuntza-ikastaroetara joatea.

Kasua bada, kontratuan dirulaguntzaren xede ez diren beste zereginak zehaztu behar dira.

Eskaeran (II. eranskina), adierazi beharko da kontratatutako lanalditik zer portzentaje dagokion ehizazainen berezko zereginei.

Ehiza-barruti batzuk elkartzen badira ehizazain bat kontratatzeko, guztiek bete beharko dituzte baldintza hauek.

4.2. Ehiza-espezieek eragindako kalteak prebenitzeko eta haien habitata hobetzeko jarduketak:

Diruz laguntzen ahalko dira jarraian adierazten diren jarduketek eta baldintza teknikoek eragindako gastuak (oinarri honetako Atik Gra bitarteko letrak), BEZa kanpo, 2026ko azaroaren 1etik urriaren 31ra bitartean eginak badira.

Ehiza-espezieen kalteak prebenitzeko eta haien habitata hobetzeko laguntzetarako, dirulaguntzaren xedeko jarduketen aurrekontuak 1.000 eurotik gorakoa behar du izan (BEZa kanpo).

Deskripzio-memoriako aurrekontuan sartutako prezioak ez badatoz bat Nafarroako baso-tarifekin, memorian justifikatu beharko dira. Tarifa horiek hemen kontsultatu daitezke:

https://www.navarra.es/eu/medio-ambiente/gestion-forestal/tarifas-para-obras-y-trabajos-forestales

A.–Laboreak babesteko hesi fisikoak.

Dirulaguntzaren xede izanen dira inbertsio mota hauetatik datozen gastuak:

A.1. Laboreak babesteko sare-hesien kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.

Metro bat altu izanen dira gutxienez, eta hogei zentimetro lurrean sartuta egon beharko dute.

Sare-hesiak, justifikatutako kasuetan izan ezik, labore iraunkorretan ezarriko dira, edo balio ekonomiko handikoetan, hala nola mahastietan, olibadietan, fruta-arbolen alorretan eta zainzuri, brokoli edo beste barazki batzuen sailetan.

A.2. Babes hodien edo antzeko sistemen kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.

A.3. Laboreak babesteko hesi elektrikoen kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.

Hari kopuruek eta haien arteko tarteek kasu bakoitzerako egokiak izan beharko dute, eta baterien edo korronte elektrikoaren bidez elikatuko dira, halako moldez non haren intentsitatea etxeko abereentzat erabili ohi dena halako bi izanen baita.

Hesi fisikoen instalazioak eta mantentze-lanek eragindako gastu eta jarduketak ez dira diruz lagunduko.

Nolanahi ere, hornitutako materialak gutxienez 5 urteko balio-bizitza izan beharko du beti, eta IV. eranskinaren arabera justifikatu beharko da material hori entregatu dela.

Justifikatutako salbuespenetan izan ezik, lurzati jakin baterako sare motako materialak eta babes-hodiak ez dira diruz lagunduko, baldin eta lurzati horrek dirulaguntza jaso badu aurreko bosturtekoan.

B.–Nekazaritza-lurzatietako belar-estalkia mantentzea.

Jarduketa hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:

B.1. Uztatu gabeko lur-zerrendak soroetan.

Lurzatien ertzeko lur-zerrendak, baldin eta dirulaguntza ematen denetik 2026ko irailaren 15era arte, gutxienez, ez bada haietako uzta bildu eta laboreak dentsitate funtzionala badu. Abuztuaren 15etik aurrera larratzen ahalko dira.

Zerrenda horiek, gutxienez, 5 x 50 metrokoak izanen dira, eta nekazaritza-lurzatiaren morfologiara egokitu daiteke haien forma.

B.2. Landu gabeko lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan.

Lugorri-zerrendak sortzea soroetan. Erein gabeko zerrendak sortuko dira, ahal dela, zereal-, ekilore- edo koltza-soroetan.

Zerrenda horiek ez dute prestakuntza lanik edo tratamendu fitosanitariorik jaso behar izan, eta belar-estalki naturala mantendu beharko da haietan.

Lehentasunez, sastrakadi edo basoen eta soroen arteko eremuetan sortuko dira.

Zerrenda horiek, gutxienez, 5 x 50 metrokoak izanen dira, eta nekazaritza-lurzatiaren morfologiara egokitu daiteke haien forma.

Zerrenda horiei bere horretan eutsi behar zaie 2026ko irailaren 15era arte. Abuztuaren 15etik aurrera larratzen ahalko dira.

B.3. Belar-estalkia mantentzea zurezko laboreen azpian.

Lehorreko lurretako nahiz ureztalurretako zurezko laboreen azpiko belar-estalkia mantentzearen kostuak: azalean laboratzea edo segatzea.

Mantentze-lanak behin edo bitan egin daitezke apirilaren 1a baino lehen eta abuztuaren 30aren ondoren, belar-estalkiaren egitura egokia izan dadin.

Gutxienez ere, zurezko laboreak hartzen ez duen azaleraren %50eko belar-estaldura mantendu behar da, abuztuaren 30era arte.

Jarraian ematen den taulan, gehieneko prezio batzuk ageri dira; prezio horien gainean aplikatuko da B.1 eta B.2 jarduketen dirulaguntzaren ehunekoa. Taula horretan lehorreko lurretako errendimenduaren eta merkatuko prezioaren azken bost urteetako batez besteko balioak agertzen dira, Landa eta Ingurumen Estatistikaren eta Informazioaren Atalaren datu ofizialen arabera kalkulatuak:

5 URTEKO BATEZ BESTEKO BALIOA (2020-2024) (euro/ha)*

Nekazaritza-eskualdea

I

II

III

IV

V

VI

VII

Garia

1.496,53

1.346,29

1.455,64

1.199,36

1.092,15

791,31

326,99

Garagarra

1.272,81

1.120,61

1.231,78

1.010,95

980,15

672,07

351,40

Oloa

1.152,34

1.088,90

1.087,04

881,84

864,58

508,38

218,47

(*) Uztatu gabeko lur-zerrendaren azaleraren araberako laguntzarako portzentajea aplikatzeko gehieneko prezioa (euro/ha), BEZik gabea. Landu gabeko lur-zerrendetarako, oloaren balioak aplikatuko dira.

C.–Faunarako ereintzak.

Jarduketa hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:

C.1. Haziak ereitea, lurra prestatzeko lanak eta hazien kostua.

Lurzatiak lur goldagarritzat hartuko dira, edo, bestela, dagokion zurezko laboretzat. Ez da diruz lagunduko bestelako lurzatietan haziak ereitea, nahiz eta laboratuak izan, justifikatutako salbuespenetan izan ezik.

Hazien nahasketa bat erein beharko da, honako hauetatik bi edo hiru erabiliz: lekadunak, landare oleaginosoak eta/edo zerealak. Ekilorea ere ereiten ahalko da.

Ereintza-dosia ekoizpenerako laboreetan erabilitakoa baino txikiagoa izan daiteke, eta gutxieneko dosi diruz lagungarria 50 kg/ha izanen da.

Ahal dela, ez da ongarri mineralik erabiliko, salbu eta justifikatuta badago; hots, tokiko baldintzak direla-eta bermatuta ez badago ereindakoa ongi haziko dela. Ezin izanen dira produktu fitosanitarioak erabili lurzati horietan, ez eta hazi blindaturik ere (fitosanitarioekin trataturiko haziak).

2026ko irailaren 1era arte ez dira inola ere laboratu behar. 2026ko abuztuaren 15etik aurrera larratzen ahalko dira.

Ereiteko, gehienez ere, hektarea bat lagunduko da diruz, lurzati edo esparru bakoitzeko.

Dirulaguntzaren portzentajea aplikatzeko gehieneko prezioa (BEZik gabe) 564 eurokoa izanen da hektareako.

C.2. C.1 jarduketan sartutako lurzatiak alokatu edo errentan hartzeagatiko kostuak. Dirulaguntzaren portzentajea aplikatzeko gehieneko prezioa (BEZik gabe) 215 eurokoa izanen da hektareako.

D.–Sastrakak kentzea, fauna-espezieen habitata hobetzeko eta beste erabilera batzuekin bateragarri egiteko.

Jarduketa hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:

D.1. Zuhaixkak bakantzeko lanak, edo sastrakak eskuz edo makinaz garbitzekoak, ehiza-espezieendako balioa duten ekotonoak berreskuratze aldera laborantza-eremuen eta basoen arteko trantsizio-guneetan.

Sastrakak garbitzeko lanen ondoriozko eremuek, gutxienez, 5 x 25 metrokoak behar dute izan.

D.2. Sastrakak garbitzeko jarduketak, ehiza-jarduera beste erabilera batzuekin bateragarri egiteko xedea dutenak.

Sastrakak garbitzeari dagokionez, gehienez ere bi hektarea lagunduko dira diruz sail bakoitzeko, eta azalera hori behar bezala definituko da deskripzio-memorian.

Jarduketa horiek sute-arriskuaren denboralditik kanpo eginen dira, eta geldialdi begetatiboan, landareak heze ez daudenean.

Oro har, ez dira apiriletik abuztura bitartean eginen, ugaltzeko eta habiak egiteko garaia baita. Beste muga batzuk ere ezartzen ahalko dira, kontuan hartuta jarduketa nola garatzen den eta zer arrisku egon daitezkeen faunarentzat eta, bereziki, espezie sentikorrentzat.

Bi metrotik gorako zuhaitz eta sastraken osotasuna zainduko da, eta zuhaixka-espezieak babestuko dira (iparraldeko nahiz hegoaldeko elorri zuriak, ipuruak, arkakaratsak eta abar), salbu eta berariazko baimena ematen bada horiek mozteko, dirulaguntza emateko ebazpenean.

E.–Zuhaitzak eta/edo zuhaixkak landatzea multzoka, lerroan edo han-hemenka.

Jarduketa hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:

E.1. Fauna-espezieentzat interesgarriak diren idoietan landaretza sortu edo hobetzea, tamaina txikiko zuhaixka-espezieekin.

E.2. Zuhaiztiak sortzea, hektarea batekoak gehienez ere.

E.3. Zuhaitz- edo zuhaixka-landaketa linealak, baita heskaiak ere.

E.4. Zuhaitzak edo zuhaixkak sail zabaletan landatzea; mota horretako sailak izanen dira 5 metro koadroko azalera edo handiagoa dutenak edukiera estaliko zatiki txikia duten eremuetan.

E.5. Aurreko deialdietan egindako landaketak mantentzea.

Aurreko jarduketen barruan, gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

–Lurra prestatzeko lanak, landarearen eta landatzearen kostuak.

–Egindako landaketak babesteko sistemen kostu materiala eta ezarpena.

Baldintza tekniko hauek bete beharko dira beti:

–Lehendik dagoen landaretza errespetatuko da.

–Espezie autoktonoak eta tokian tokira egokituak erabiliko dira bakarrik.

F.–Fauna-espezieendako idoiak eta idoien itxiturak.

Jarduketa hauen gastuak izanen dira dirulaguntzaren xede:

F.1. Ehiza-fauna espezieentzat interesa duten idoiak sortzea.

Diruz lagungarriak izanen dira idoi txikiak egiteko materialen gastuak eta eraikuntza-gastuak. Idoi txikitzat hartuko dira 100 m³ baino bolumen txikiagoko edukiera dutenak eta 10 metroko diametroa gehienez, ez badira beste ezaugarri batzuk baimentzen, berariaz, laguntza emateko ebazpenean.

Agorraldian ere funtzionalak direla bermatzen duten tokietan jarriko dira, eta ez da onartuko sakanen hondoetan jartzea.

Diseinuak faunaren irteera ahalbidetu behar du, ez itotzeko.

F.2. Faunarentzat interesgarriak diren idoi txikiak hobetu, konpondu edo garbitzeko lanak. Ur-ekosistemei loturiko landare-komunitatea mantendu beharko da ezponden zati batean, eta gutxienez perimetroaren %20 hartuko du.

F.3. Itxitura iragazkorrak sortzea basafaunako eta ehiza-faunako espezieentzat. Diruz lagungarriak izanen dira materialaren kostua eta idoien inguruan itxiturak ezartzeko lanak.

Oro har, idoiak sortzeko edo hobetzeko ekintzetan 1,5 eta 2,5 metro arteko sakonera ezarri behar da. Ezpondek 4H/1V-ko gehieneko malda izan behar dute ertzetako tarteren batean, gutxienez. Zehaztapen horiek deskripzio-memorian jaso behar dira, eta, bestelako ezaugarriak proposatuz gero, memoria horretan azaldu behar da arrazoia.

G.–Dokumentazio teknikoa lantzea.

Diruz laguntzen ahalko dira dokumentazio teknikoaren prestaketa eta, hala badagokio, obra-zuzendaritza, baldin eta deialdi honetan habitata hobetzeko edo kalteak prebenitzeko jasotako ekintzaren bat diruz laguntzen bada.

Dokumentazioa formatu digital editagarrietan aurkeztu beharko da. Zehazki, honako hauek aurkeztuko dira: III. eranskineko laburpen-fitxa, formatu digital editagarrian (.xls luzapena edo harekin bateragarria), eta kartografia georreferentziatua, ekintzak non eginen diren jasotzen duena, formatu digital editagarrian (.shp luzapena edo harekin bateragarria).

5. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

5.1. Ehizazainak kontratatzeko laguntzetarako, ehizazain bakoitzeko gehienez emanen den dirulaguntza aipatu aldiari dagokion soldata gordinaren %50 izanen da, 6.500 euroko gehieneko dirulaguntzarekin ehizazain bakoitzeko.

5.2. Kontratua zerbitzuak ematekoa baldin bada, kontratuan zer zenbateko dagokion deialdian ezarritako aldiari, horren %50 lagunduko da diruz (BEZa kanpo), eta gehienez ere 6.500 euro emanen dira, kontrataturiko ehizazain bakoitzeko.

5.3. Habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko laguntzetarako, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa %85ekoa izanen da A, B, C, D, E eta F letretako jarduketetarako.

5.4. G modalitateko jarduketagatik eskatutako laguntzaren kasuan, aurreko jarduketetan diruz lagungarriak diren ekintzak gauzatzeko aurrekontuaren %10eko dirulaguntza emanen da, eta gutxienez 200 euro eta gehienez 400 euro.

Nolanahi ere, dirulaguntzak eman eta ordaintzeko, behar adinako kreditua izan beharko da aurrekontuetan, eta Administrazioak baliabide ekonomiko aski izan beharko ditu eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.

6. oinarria.–Eskaerak eta eskatzen den dokumentazioa aurkezteko epea eta modua.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzenduko zaizkio. Ezarritako epearen barruan aurkeztutako azken eskaera bakarrik hartuko da kontuan.

6.2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira. Atarian (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) argitaratutako deialdiaren fitxara sartu beharko da. Hemendik ere sartzen ahalko da: https://www.navarra.es/eu/ingurumena/nafarroan-ehizatzea.

Halaber, eskaerak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkezten ahalko dira (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) edo beste administrazio publikoetako erregistro elektronikoetan, baldin eta aipatutako erregistroarekin elkarreragingarriak badira.

Eskaeretan, gaitutako helbide elektroniko bakarra (GHEb) adierazi beharko da, bide hori erabiliko baita Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuaren eta entitate eskatzaileen arteko komunikazio eta jakinarazpenetarako.

6.3. Eskatzen den dokumentazioa.

6.3.1. Ehizazainak kontratatzeko eskaeretarako:

–II. eranskina.–Eskaera-inprimakia, datuak kontsultatzeko baimena eta erantzukizunpeko adierazpena dituena, behar bezala betea eta laguntza eskatzen duen elkarteko lehendakariak sinatua.

–Entitate eskatzaileak, laguntzak lehen aldiz jaso behar baditu edo horiek ordaintzeko kontua aldatu nahi badu, kontua erregistratu beharko du Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Banku kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko" fitxan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.

–Indarrean dagoen kontratua, iraupena eta bete beharreko eginkizunak zehaztuta. Kontratuan zehaztu beharko dira deialdi honen 4.1 oinarrian adierazitako zereginak.

6.3.2. Habitatak hobetzeko eta kalteak prebenitzeko eskaeretarako, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–II. eranskina.–Eskaera-inprimakia, datuak kontsultatzeko baimena eta erantzukizunpeko adierazpena dituena, behar bezala betea eta laguntza eskatzen duen elkarteko lehendakariak sinatua.

–II. eranskina.–Eskaera-inprimakia, behar bezala betea eta laguntza eskatzen duen elkarteko lehendakariak sinatua.

–Entitate eskatzaileak, laguntzak lehen aldiz jaso behar baditu edo horiek ordaintzeko kontua aldatu nahi badu, kontua erregistratu beharko du Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Banku-kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko" fitxan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.

–III. eranskina.–Ehiza-espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko jarduketen laburpena" izeneko fitxa.

–Deskripzio-memoria. Eduki hauek izanen ditu, gutxienez:

  • A jarduketetarako (kalteak prebenitzea): deskribapen laburra, adierazita zer ehiza-espeziek eragin duten kaltea eta zer labore kaltetu diren.
  • B, C, D, E eta F jarduketetarako (ehiza-espezieen habitata hobetzea): eskatutako ekintza bakoitzaren deskribapena, deialdi honen 4.2 oinarriarekin bat, aurreikusitako kronograma eta aurrekontua. Sastrakak garbitzeko, landaketak egiteko eta idoiak sortzeko edo hobetzeko ekintzetarako, gainera, kartografia aurkeztu beharko da, zehazteko non eginen diren eskatutako jarduketa edo jarduketak.

–B eta C modalitateetako jarduketetarako, ekintza zein lurzatitan gauzatuko den, haren jabearen edo errentariaren berariazko baimena aurkeztu beharko da, deialdiaren oinarriekin bat datorrela adierazteko. (VI. eranskinaren araberako eredua).

Titulartasun publikoko lurzatien kasuan, esleipen-agiriaren kopia aurkeztu beharko da, hala badagokio.

–D, E eta F modalitateetako jarduketetarako, ekintza zer lurzatitan gauzatuko den, haren jabearen edo errentariaren berariazko baimena aurkeztu beharko da, deialdiaren oinarriekin bat datorrela adierazteko. (VI. eranskinaren araberako eredua).

Eskaera eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioa jaso ondoan, egiaztatuko da oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen diren edo ez.

Bete ezean, gehienez 10 eguneko epean zuzentzeko eskatuko zaio eskatzaileari, eta ohartaraziko zaio ezen, zuzendu ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Ebazpen hori jakinarazpen elektroniko bidez jakinaraziko zaio, eta gaitutako helbide elektroniko bakarrean (GHEb) kontsultatzen ahalko da.

7. oinarria.–Dirulaguntza emateko balorazio-irizpideak.

Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek.

7.1. Balorazio-irizpideak, ehizazainak kontratatzeko dirulaguntzei aplikatzekoak:

Eskaerak lehentasun-ordenan jarriko dira, balorazio-irizpide hauek aplikatuz emandako puntuen arabera:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Ehiza-barrutiaren azalera osoa edo haren zati bat kalteak prebenitzeko plan batean sartuta egotea.

25

2

Ehiza-barrutiak salbuespeneko baimenak eta/edo erantzukizunpeko adierazpenak tramitatu izana ehiza-espezieek eragindako kalteengatik.

15

Eskaera batzuek puntuazio bera badute, lehentasun-ordenan aintzat hartuko da kalteen prebentziorako planean zeinek duen azalerarik handiena. Puntuazio bera duten ehiza-barrutiek ez badute kalteen prebentziorako planik, aplikatuko den irizpidea izanen da zein barrutik duen azalerarik handiena.

7.2. Ehiza-espezieen habitatak hobetzeko eta kalteak prebenitzeko neurriei aplikagarri zaizkien lehentasun irizpideak:

Eskaerak lehentasun-ordenan jarriko dira, balorazio-irizpide hauek aplikatuz emandako puntuen arabera:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

A modalitateko jarduketetarako eskaerak

30

2

B modalitateko jarduketetarako eskaerak

30

3

C modalitateko jarduketetarako eskaerak

30

4

D modalitateko jarduketetarako eskaerak

20

5

E modalitateko jarduketetarako eskaerak

15

6

F modalitateko jarduketetarako eskaerak

15

7

Tramitatutako eskaera, honako hauek erantsita: III. eranskineko laburpen-fitxa, formatu digital editagarrian (.xls luzapena edo harekin bateragarria), eta kartografia georreferentziatua, lanak non eginen diren zehazten duena, formatu digital editagarrian (.shp luzapena edo harekin bateragarria).

10

Eskaera batzuek puntuazio bera baldin badute, jarduketetan onetsitako aurrekontu handienaren irizpidea aplikatuko da, modalitateen lehentasun-ordena honi jarraikiz: A; B; C; D; E eta F.

8. oinarria.–Instrukzio organoa.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak eman eta ordaintzeko prozeduren instrukzioa.

9. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

9.1. Instrukzio-organoak bere kabuz ebaluatuko ditu eskaerak, oinarri arautzaileetan ezarritako irizpideak, balorazio bideak eta lehentasunak aintzat harturik; hori guztia, norgehiagokako prozedurari jarraikiz. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko langileek landa-bisitak eginen dituzte, bai eta beharrezkotzat jotzen dituzten jarduketak ere, erabakitzeko ea eskatutako inbertsioak egokiak diren.

Aurkeztutako eskaerei dagokienez, instrukzio-organoak proposatuko du dirulaguntza ematea edo, hala badagokio, ukatzea. Dirulaguntza emateko ebazpenean, ekintzak gauzatzeko baldintza espezifikoak jasotzen ahalko dira. Ukatu eginen dira ikuspuntu teknikotik egokiak ez diren ekintzak eta deialdi honen oinarrietan ezarritakora egokitzen ez direnak.

9.2. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak, espedienteak ikusita eta aurrekontuan dagoen zenbatekoaren arabera, ebazpena emateko proposamen-txostena eginen du, Ehiza Kudeaketarako Atalaren bitartez, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari igorriko dio. Ebazpen-proposamen horren bidez, laguntza emateko espedientean jaso beharko da onuradunak betetzen dituela laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak.

9.3. Baldin eta ehizazainak kontratatzeko proposaturiko laguntzen guztizko zenbatekoa txikiagoa bada aurrekontuko partidan erabilgarri dagoen zenbatekoa baino, laguntzen zenbatekoa %55 handitzen ahalko da, eta 7.500 euro emanen dira gehienez ehizazain bakoitzeko.

9.4. Baldin eta kalteak prebenitzeko eta ehiza-habitata hobetzeko proposaturiko laguntzen guztizko zenbatekoa txikiagoa bada aurrekontuko partidan erabilgarri dagoen zenbatekoa baino, laguntzen zenbatekoa %95 handitzen ahalko da, A, B, C, D, E eta F modalitateetako jarduketen kasuan.

9.5. Aurrekontuan diru aski ez egoteagatik instrukzio-organoak proposatzen badu eskatutako laguntza baino zenbateko txikiagoa ematea, onuradunari eskatzen ahalko zaio eskaera birformulatzeko, gauzatu beharreko jarduketak zenbateko horretara egokitzeko.

Birformulatutako eskaerak instrukzio-organoaren adostasuna lortu ondoan, eskaera hori, egindako jarduera guztiekin batera, organo eskudunari igorriko zaio, ebazpena eman dezan.

Nolanahi ere, eskaerak birformulatzen direnean, dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburua errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio-irizpideak ere.

10. oinarria.–Dirulaguntzak emateko ebazpena.

Ebazpen proposamena ikusirik, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.

Ebazpena arrazoitua izanen da, eta haren oinarriak frogaturik egonen dira beti. Halaber, eskatzaile bakoitzaren ingurumen-, baso- eta ehiza-baimenari dagozkion alderdiak jasoko ditu.

Ebazpenean, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda jasoko da, eta adieraziko da zer puntuazio eman zaion eskatzaile bakoitzari, 8. oinarrian ezarritako balorazio-irizpideen arabera. Halaber, berariaz adieraziko da gainerako eskaerak ezetsi direla, halakorik bada, eta zergatik ezetsi diren.

Eskaerak aurkezteko azken egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: emandako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa, eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

Laguntzak emateko ebazpena baliabide elektronikoen bidez jakinaraziko da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezarri bezala.

Dirulaguntzaren prozedura ebazteko ezarritako epea iragandakoan ez bada berariazko ebazpenik eman, ulertuko da eskaera ezetsi egin dela.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek, administrazio publikoak ez badira, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

11. oinarria.–Ekintzak aldatzea.

Onuradunak beharrezkotzat jotzen badu diruz lagundutako ekintzaren batean aldaketak egitea, baldin eta aldaketak justifikatuta badaude eta ez badute 7. oinarrian lortutako puntuazioa aldatzen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, aldatutako ekintza gauzatu baino 15 egun lehenago, gutxienez.

Kasu horretan, eskatutako zuzenketak jasotzen dituen III. eranskina aurkeztu beharko da, proposatutako aldaketak justifikatzen dituen memoria labur batekin batera.

Jakinarazpen hori deialdi honen 6.2 oinarrian xedaturikoarekin bat eginen da.

Hamar eguneko epean, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak onuradunari jakinaraziko dio aldaketa hori onartzen duen ala ez. Epe hori iraganik jakinarazpenik ez badago, ezetsitzat joko da.

Nolanahi ere, ez da aldaketarik onartuko baldin eta emandako zenbatekoa handitzea badakar.

12. oinarria.–Egindako gastu eta ordainketen justifikazioa.

Gastuen eta ordainketen frogagiriak entregatzeko azken eguna 2026ko azaroaren 9a izanen da, egun hori barne.

Ahal dela, dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, eta JPG fitxategiak saihestuko dira.

Dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztu behar da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), edo beste administrazio publiko batzuetako erregistroetan, baldin eta aipatutako erregistroarekin elkarreragingarriak badira, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzenduko zaio.

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

12.1. Ehizazainak kontratatzeko:

a) Lan-araubideko kontratazioen kasuan:

–2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko urriaren 31ra arte egindako nominen kopia.

b) Zerbitzuak emateko kontratazioen kasuan:

–Egindako gastuen fakturak, 2026ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartekoak, zerbitzu-emailearen eta ehiztarien tokiko elkartearen datu fiskalak adierazita.

–Bankuko ordainagiriak. Zenbatekoak bat etorri beharko du dagokion fakturarekin.

Agiriak jatorrizkoak edo kopiak izaten ahalko dira.

12.2. Habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko:

–IV. eranskina.–A modalitateko jarduketetarako (kalteak prebenitzea): kasuan kasuko laukiak beteko dira babes-materialaren xedeko lurzatien zerrendarekin, babesaren xedeko laborea adierazita, eta materialen hartzaileen sinadura jaso beharko da, hesi elektrikoen kasuan izan ezik.

–Egindako gastuen fakturak, hornitzailearen eta ehiztarien tokiko elkartearen datu fiskalak adierazita, edo, hala badagokio, kontratua.

–Bankuko ordainagiriak. Zenbatekoak bat etorri beharko du dagokion faktura edo kontratuarekin.

–600 eurotik beherako zenbatekoa duten fakturetarako, eskudirutan ordaintzea onartuko da, baldin eta behar bezala frogatzen bada.

–V. eranskina.–Egindako lanen fakturen eta gastuen zerrenda.

13. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Instrukzio organoak behar diren kontrolak eginen ditu, egiaztatzeko betetzen direla deialdi honen oinarriak. Kontrol horiek egiteko, instrukzio-organoak joko du Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio-iturrietara, betiere laguntza ordaintzeko unean dagoen informazioaren arabera. Kontrol horietan in situ bisitak egiten ahalko dira, ekintzak behar bezala gauzatzen direla egiaztatzeko.

Instrukzio-organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen bada beheranzko desbideratzeak daudela entitate onuradunak aurkeztutako eskaerarekin alderatuta, ordainketa aipatu egiaztapenei egokituko zaie.

Ez da onartuko hasiera batean baimendutako aurrekontuari gehikuntzak egitea.

Egiaztagiriak azterturik, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, frogatzen duena ezen entitate onuradunek bete dituztela beren betebeharrak, dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen dutenak.

Ordainketa bakarrean pagatuko da dirulaguntza.

14. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak, murrizketak eta ordainketa ez gauzatzeko arrazoiak.

Dirulaguntzaren onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako eginbeharrak bete beharko dituzte.

Bestelako dirulaguntzak edo laguntzak jasoz gero diruz lagundutako jarduketak finantzatzeko, horren berri eman beharko zaio organo emaileari.

Dirulaguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, kasua bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun-printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Dirulaguntza emanen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztuko da, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren arabera (VII. eranskina). Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun-betebeharra izan (Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori jasoko da adierazpenean).

15. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna/bateraezintasuna.

Deialdi honen dirulaguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, estatukoak nahiz nazioartekoak izan, emandako beste laguntza batzuekin.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoa, bakarrik edo denak baturik, ezin da izan onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa. Aurreko paragrafoan ezarritako ondorioetarako, baldin onuradunak helburu horrexetarako beste dirulaguntzaren bat jasotzen badu, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluaren d) letran xedaturikoarekin bat.

Ezin izanen dira diruz lagundu, lurzati beretan eta kontzeptu berberengatik, "Estepako hegaztiendako lugorriak" eta "Ardiak larratzea estepako zereal-agrosistemetan" izeneko deialdietako laguntzak jasotzen dituzten jarduketak.

Ez dira diruz lagunduko toki jakin batzuetako jarduketak, kontzeptu berberengatik (zehazki, babes-hodiak), baldin eta nekazariek hartutako konpromisoen parte badira "Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzetan", edo "Beste ekoizpen-bide batzuk" jarduketaren barnean badaude (urriaren 11ko 857/2022 Errege Dekretuaren I. eranskina).

16. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (https://www.navarra.es/eu/hasiera), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egozten zaien, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15.2 artikuluari jarraikiz, onuradunek, publizitate egokiaren bidez, aditzera eman behar dute dirulaguntzaren xede diren programek, jarduerek, inbertsioek eta edozein motatako ekintzek finantzaketa publikoa dutela.

II. ETA III. ERANSKINAK.–ESKAERA EREDUAK ETA LABURPEN FITXA

II. ERANSKINA: NAFARROAKO EHIZTARIEN TOKIKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZA ESKAERA. 2026

ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK

Izena:

Tokiko ehiza-barrutia

Ehiza-barrutiaren matrikula: NA -

Helbidea:

IFZa/IFKa:

Udalerria:

Posta kodea:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Banku-kontua:

ES __ __ – __ __ __ __ – __ __ __ __ - __ __ - __ __ __ __ __ __ __ __ __ __

ELKARTEKO LEHENDAKARI/ORDEZKARIAREN DATUAK,
GHEb-REN JAKINARAZPENETARAKO

Izen-deiturak:

NANa:

Helbidea:

Herria:

Posta kodea:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Ingurumeneko zuzendari nagusiak deialdi hau onesteko emandako ebazpenari dagokionez, eskatzaileak ADIERAZTEN DU eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eta deialdi horren oinarriak onartzen dituela; hortaz, eskaera honekin batera aurkezten diren eranskinari eta memoriari jarraituz, jakinarazten du zer jarduketa eginen diren ehiza-barruti horretan, edo zer jarduketa eginen duen irabazi-asmorik gabeko entitateak, ikuskatu eta egiaztatu ditzaten. Jarduerok diruz laguntzen ahal dira deialdi horren oinarrietan ezartzen den bezala.

Eskatutako laguntza-lerroa(k) (markatu x batez dagokiona eta, hala behar den tokian, bete informazioa):

Ehizazainak kontratatzea

Ehizazain kopurua

Eskatutako zenbatekoa ehizazain bakoitzeko (1)

Dedikazioa % (2)

Ehiza-habitata hobetzea eta kalteak prebenitzea

Eskatutako jarduketak (3)

(1) Zehaztuko da soldata gordinaren edo osoaren zenbatekoa, BEZik gabe, diruz lagunduko den aldian zerbitzuak emateko kontratuari dagokiona, deialdiaren 4.1 oinarriarekin bat.

(2) Ehizazainak 4.1 oinarrian zehaztutako zereginez gain beste batzuk baditu, zehaztu zer ehuneko dagokien ehizako zereginei. Dedikazio esklusiboaren kasuan, adierazi 100.

(3) Adierazi kodeak, deialdiaren 4.2 oinarriaren arabera.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren dirulaguntza ESKATZEN DU.

Eskatzaileak ADIERAZTEN DU:

–Ez dagoela laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

–Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

–Betetzen dituela deialdiaren 15. oinarrian ezarritako baldintzak.

–Beste dirulaguntza bat jasotzen ari dela jarduera bererako: (markatu X batez dagokiona).

  • EZ¨
  • BAI ¨. Beste laguntza bat eskatu bada, zehaztu:
    • Eskatutako zenbatekoa: .............................................................................................................
    • Laguntza ematen duen entitatea: ...............................................................................................

–Ez duela inolako debekurik dirulaguntzen onuradun izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoari jarraikiz.

–Ekintzak kokatzen diren lurren jabearen baimena duela.

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari baimena ematen diola Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Gizarte Segurantzan dauden datuak ikusteko, horrela egiazta dezan egunean dituela zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

–Eskaera honek biltzen dituen datu guztiak, dokumentazioa barne, egiazkoak direla.

–Baimena ematen duela eskaeran agertzen diren datu pertsonalak fitxategi automatikoetan sartzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz erabil daitezen.

.............................................(e)n, 202...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

(Eskatzailearen sinadura)

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña

Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es

Datuen babeseko ordezkaria:

Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA

Datu pertsonalak tratatuko dira, datu horiekin lotutako laguntzen espedienteak kudeatzeko. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira.

ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko helburu espezifiko baterako edo gehiagotarako.

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPENEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK

Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege-betebeharra egon ezean.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar dio departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio-agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskaerari.

DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN

Zure eskaerarako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da.

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Honako web-orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu

III. ERANSKINA:
EHIZA-ESPEZIEEN HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO JARDUKETEN LABURPEN FITXA. 2026

ESKATZAILEA:

IFZa/IFKa:

EKINTZA

JARDUKETA

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

ESPARRUA

KOPURUA

LABORE MOTA

PREZIOA BEZik GABE

GUZTIRA

Bete, hurrengo orrialdeko jarraibideen arabera

Eskatzailearen / ordezkariaren sinadura

.............................................(e)n, 202...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

NANa, deiturak, izena: ...............................................................................................

(*) Elkarteko lehendakariak izendaturiko ordezkari batek sinatzen badu, ordezkaritza hori egiaztatu beharko da

Jarraibideak

Dirulaguntzaren xede diren ekintzen eta jarduketen xehetasuna, laburpen-fitxa betetzeko orduan. Jarduketa bakoitzerako neurri-unitateak adierazten dira. Unitate horiek hartuko dira kontuan dirulaguntza ematean eta lanak egiaztatzean. Ez dira bestelako unitateak aintzat hartuko, ez dirulaguntza ematerakoan, ezta ordaintzean ere.

EKINTZA

JARDUKETA

UNITATEAK

A.–Laboreak babesteko hesi fisikoak.

A.1.–Laboreak babesteko sare-hesiak

m

A.2.–Babes-hodiak edo antzeko beste sistema batzuk

Unit.

A.3.–Hesi elektrikoak

Unit.

B.–Landare-estalkia mantentzea laboreetan

B.1.–Uztatu gabeko lur-zerrendak edo lurzatiak

ha

B.2.–Landu gabeko lur-zerrendak edo lurzatiak

ha

B.3.–Zurezko laboreen azpian belar-estalkia mantentzeko lanak

ha

C.–Faunarako ereintzak.

C.1.–Lurra prestatzeko lanak, ereintza eta hazien kostua

ha

C.2.–Lurzatiak alokatu edo errentatzeagatiko kostuak

ha

D.–Sasiak kentzea

D.1.–Garbiketaren kostua sailetan (eskuz eginak edo mekanizatuak)

ha

E.–Zuhaitzak barreiaturik landatzea

E.1.–Idoi bazterretan landaretza sortu edo hobetzea

Unit.

E.2.–1 ha arteko zuhaiztiak sortzea

ha

E.3.–Zuhaitz- edo zuhaixka-landaketa linealak, baita heskaiak ere

Unit.

E.4.–Zuhaitzak edo zuhaixkak landatzea, 5x5 m-ko edo gehiagoko sailetan.

Unit.

E.5.–Aurreko landaketak mantentzea

Unit.

F.–Idoiak

F.1.–Ehiza-faunarentzat interesa duten idoiak sortzea

Unit.

F.2.–Faunarentzat interesgarriak diren idoi txikiak hobetu, konpondu edo garbitzeko lanak

Unit.

F.3.–Basafaunak eta ehiza-faunak zeharkatu ditzakeen itxiturak jartzea

m

G.–Dokumentazio teknikoa lantzea

G.1.–Dokumentazio teknikoa prestatzea

IV. ETA V. ERANSKINAK.–EGINDAKO EKINTZEN, GASTUEN ETA EGINDAKO ORDAINKETEN ZERRENDA

IV. ERANSKINA: EHIZA-ESPEZIEEN HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO EGINDAKO EKINTZEN ZERRENDA. 2026

ESKATZAILEA:

IFZa/IFKa:

EKINTZA

JARDUKETA

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

ESPARRUA

KOPURUA (*)

Nekazariaren izena eta NANa (**)

Data eta nekazariaren sinadura (**)

LABORE

MOTA

PREZIOA BEZik GABE

Faktura ZK. (**)

OROTARA

(*) III. eranskineko unitate beretan adieraziko da kopurua, eranskin horretako jarraibideen arabera.

(**) Ekintzen araberako jarduketetarako bakarrik bete beharreko zutabeak: A (kalteen prebentzioa), hesi elektrikoetarako izan ezik

(***) Faktura zk.: Eremu horretan, eranskineko jarduketari egotzitako gastua justifikatzeko aurkezten diren fakturen zenbakiak idatzi behar dira (faktura bakoitzaren zenbakia, hornitzaileak emana).

Ehiza-espezieen habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko onetsitako deialdiaren oinarrien arabera, dirulaguntza eskatzen dut, hasierako eskaeraren xede diren jarduketak gauzatu baititut.

Eskatzailearen / ordezkariaren sinadura

.............................................(e)n, 202...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

NANa, deiturak, izena: ...............................................................................................

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña

Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es

Datuen babeseko ordezkaria:

Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA

Datu pertsonalak tratatuko dira, datu horiekin lotutako laguntzen espedienteak kudeatzeko. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira.

ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko helburu espezifiko baterako edo gehiagotarako.

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPENEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK

Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege-betebeharra egon ezean.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar dio departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio-agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskaerari.

DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN

Zure eskaerarako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da.

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Honako web-orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu

V. ERANSKINA: EHIZA-ESPEZIEEN HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO EGINDAKO JARDUKETEN FAKTUREN ETA GASTUEN ZERRENDA. 2026

ESKATZAILEA:

IFZa/IFKa:

FAKTURA ZK.

HORNITZAILEA

DATA

ZENBATEKOA
(BEZik GABE)

BANKU-EGIAZTAGIRIA (*)

OROTARA

(*) Fakturari dagokion banku-egiaztagiria eransten den edo eskurako ordainketa egiaztatzen den adieraziko da.

Eskatzailearen / ordezkariaren sinadura

.............................................(e)n, 202...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

NANa, deiturak, izena: ...............................................................................................

VI. ERANSKINA: BAIMEN EREDUA, EHIZA-ESPEZIEEN HABITATA HOBETZEKO ETA KALTEAK PREBENITZEKO AURREIKUSITAKO EKINTZAK EGITEKO. 2026

Nik, ____________________________________________________ jaunak/andreak, behean zehazten diren lurzatien titular/errentari naizen aldetik, baimena ematen diot _______________________________ elkarteari (elkarte eskatzailea), honako ekintza hauek egiteko (deialdi honen oinarrien arabera):

EKINTZA

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

Aditzera ematen da, deialdi honen 6.3.2 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako.

.............................................(e)n, 202...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

Sinatua,

Izena: ............................................................................................................

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña

Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es

Datuen babeseko ordezkaria:

Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA

Datu pertsonalak tratatuko dira, datu horiekin lotutako laguntzen espedienteak kudeatzeko. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira.

ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko helburu espezifiko baterako edo gehiagotarako.

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPENEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK

Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege-betebeharra egon ezean.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar dio departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio-agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskaerari.

DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN

Zure eskaerarako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da.

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Honako web-orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu

VII. ERANSKINA: GARDENTASUN BETEBEHARRARI BURUZKO ADIERAZPENAREN EREDUA

Izen-deiturak: ................................................................................ NANa/IFZa: ..............................

Honako honen izenean: …………………………..……………………… IFKa: .....................................

Helbidea: ...........................................................................................................................................

Adierazpen hau egiten dut, dirulaguntza honen onuradun naizen aldetik:

................................................................................................................................................................

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak (2013ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa) Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen ditu.

Aipatu lege horren 3.c) artikuluan ezarritakoaren arabera, entitate pribatuek gardentasun betebeharra izanen dute gutxienez ere bi inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:

a) 20.000 euro baino gehiagoko laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea urtebetean.

b) Jasotako laguntzen edo dirulaguntzen zenbatekoa erakundearen urteko diru-sarreren %20 edo gehiago izatea, baldin eta gutxienez ere 5.000 euroko kopurura iristen bada.

Bat etorriz aipatu foru legearen 3. eta 12,4. artikuluetan xedatutakoarekin, honakoa ADIERAZTEN DUT:

Ez dudala gardentasun betebeharrik(ez baita gertatzen maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan ezarritako inguruabarrik).

Informazioa aurkeztu dudala ...................................................................-k (dirulaguntza ematen duen organoa) emandako ............................................................. dirulaguntzarako eta, beraz, ez da errepikatu beharrik, emandako datuak aldatu ez direlako.

Gardentasun-betebeharra dudala eta, horrenbestez, maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12. artikuluan ezarritako informazioa ematen dut adierazpen honen eranskinean, eta entitatearen urteko azken kontuen kopia eransten dut.

.............................................(e)n, 20.....eko .....................................aren ........(e)(a)n

Sinadura: ........................................................................

Kargua: .............................................................................

GARDENTASUNARI BURUZKO ADIERAZPENA

Dirulaguntza: ..........................................................................................................................................

Entitate onuraduna:.................................................................................. IFKa: ...................................

Osatu taula informazio honekin (5/2018 Foru Legearen 12. artikulua):

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda. Kargudun bakoitzaren dedikazio-araubidea.

c) Entitateak kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako konpentsazio ekonomikoak, kontzeptuen arabera banakatuak, eta urteko kontuak, jendaurrean erakutsi ahal izateko.

Organoa

Kargua

Dedikazio-araubidea

Ordainsaria

(euroak)

Ordainsariaren
kontzeptua

................(e)n, 20...(e)ko .....................aren ......(e)(a)n.

Izen-deiturak: ............................................................................... NANa: ........................................

Kargua: ..............................................................................................................................................

ADIERAZPENAREN EGILEARENTZAKO ARGIBIDE JAKINGARRIAK:

1. Adierazpen hau eta kasuan-kasuan eransten den informazioa telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, dirulaguntza kudeatzen duen administrazio-unitateari zuzendurik.

2. Adierazpen hau hilabeteko epean igorri beharko da, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik. Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onartutako dirulaguntza.

3. Entitate onuradunak ematen duen informazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuko da. Informazio hori urtebetez egonen da hor eskura, argitaratzen denetik kontatzen hasita. Epe hori iraganik, hura argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du.

Iragarkiaren kodea: F2515114