1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
166E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baita Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 21eko 143E/2025 Foru Agindua, behin betiko onetsi zuena Ziraukiko Udal Plan Orokorraren aldaketa 5. poligonoko 35. eta 655. lurzatietan, David Berasain Berruetek sustaturik.
Lurralde Kohesiorako kontseilariak urriaren 21ean emandako 143E/2025 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Ziraukiko Udal Plan Orokorraren aldaketa Ziraukiko 5. poligonoko 35. eta 655. lurzatietan, David Berasain Berruetek sustaturik. Foru agindu hori 2025eko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7koan. Onetsitako araudia aldizkari horretan berean argitaratu zen.
Ziraukiko Udalak ohartarazi du akats bat gertatu dela izapidetutako dokumentuan, eta behin betiko onesteko bidalitako testua ez datorrela bat udalak behin-behinean onetsitakoarekin; beraz, prozedura zuzendu behar da.
Espedientearen xedea da Ziraukiko 5. poligonoko 35. eta 655. lurzatietako 2.685,97m²-ren lurzoru sailkapena aldatzea, orain lurzoru urbanizaezina dena hiri-lurzorua izan dadin, bertan nekazaritza-biltegi bat eraikitzeko.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 957E/2023 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa egin zen, aldekoa, ingurumen ukipen nabarmenik eragiten ez duela iritzita.
Ebazpen hori 2023ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ekoan.
Aurkeztutako dokumentazioa eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ikusita, egokitzat jotzen da behin betiko onestea, eta ondoriorik gabe uztea 143E/2025 Foru Agindua, 2025eko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, azaroaren 7koan.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Ondoriorik gabe uztea Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 21eko 143E/2025 Foru Agindua, behin betiko onetsi zuena Ziraukiko Udal Plan Orokorraren aldaketa 5. poligonoko 35. eta 655. lurzatietan, David Berasain Berruetek sustaturik.
2. Behin betiko onestea Ziraukiko Udal Plan Orokorraren aldaketa Ziraukiko 5. poligonoko 35. eta 655. lurzatietan, David Berasain Berruetek sustatu duena.
3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Foru agindua Ziraukiko Udalari igortzea, horren berri izan dezan eta ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, behar den hirigintza-araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan, onetsitako hirigintza-tresna indarrean jar dadin eta ondoriorik gabe geldi dadin 2025eko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7koan, argitaratutako iragarkia.
5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eta onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 26an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2515753