251. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

445/2025 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan Justizia Administrazioko lanpostu bereziak betetzeko berariazko lehiaketa, Justiziako zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 392/2025 Ebazpenaren bidez deitutakoa.

Justiziako zuzendari nagusiaren urriaren 1eko 366/2025 Ebazpenaren bidez lanpostu zerrendak onesten dira, batetik, Iruñeko barruti judizialean, non Auzialdiko Auzitegia eratuko baita 2025eko abenduaren 31n, egoitza duten Bulego Judizialari eta Erregistro Zibileko Bulego Orokorrari dagokiena, eta, bestetik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzari dagokiona.

Justiziako zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 392/2025 Ebazpenaren bidez, berariazko lehiaketarako deialdia egiten da, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan Justizia Administrazioko lanpostu bereziak betetzeko.

2025eko azaroaren 12an, horretarako eratutako balorazio batzordeak, balorazioa aurreikusitako bi faseen arabera egin ondotik, berariazko lehiaketa ebazteko behin-behineko proposamena onetsi zuen, non, besteak beste, onartutako izangaien puntuazioa biltzen baita, eta bi eguneko epea irekitzen egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkezteko. 2025eko azaroaren 17an, aipatutako batzordeak, behin-behineko proposamenaren kontra aurkeztutako oharrak eta erreklamazioak ebatzi ondotik, lehiaketa ebazteko behin betiko proposamena onetsi zuen eta lehiaketaren organo dei-egileari igorri zion, organo horrek, hala badagokio, onets dezan eta lehiaketaren behin betiko ebazpena egin dezan.

Horregatik guztiagatik, egiaztatu denez prozedura bete dela eta izangaien merezimenduak behar bezala baloratu direla, bat etorriz Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 49. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea berariazko lehiaketaren balorazio batzordeak, Justiziako zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 392/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian eratu denak, merezimenduak baloratzeko egin duen behin betiko proposamena.

2. Berariazko lehiaketaren deialdian jasotako lanpostuak ebazpen honen I. eranskinean ageri diren funtzionarioei esleitzea.

3. Deklaratzea bete gabe gelditu direla ebazpen honen II. eranskinean ageri diren lanpostuak, berariazko lehiaketaren bidez bete beharrekoak.

4. Esleitutako lanpostuen jabetza-hartzea 3. fasea abiatzen denean eginen da, Justizia Zerbitzu Publikoaren efizientzia arloko neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren lehen xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz.

5. Ebazpen hau argitaratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian.

6. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2025eko azaroaren 18an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.

I. ERANSKINA.–LANPOSTUEN ESLEIPENA

LANP. ZK.

HERRIA

ESLEIPENDUNA

NANa

JATORRIZKO LANPOSTUA

1

Kudeaketa-Talde burutza-JANeko IZEa

Iruña

Delgado Lopez, Diego

18*9***9Y

Lan arloko 1. epaitegia

2

Kudeaketa-Talde burutza-PAko IZEa

Iruña

Lopez-Vidorreta Torres, Ana

29***6*3L

Probintzia Auzitegia, 2. atala

5

Kudeaketa-Talde burutza-Zigor Arloa AAko IZEa

Iruña

Bejar Martin, Abelardo

7*7*4**6Z

Instrukzioko 1. epaitegia

Bonilla Hernandez, Cristina

708****5Z

NJAN, Administrazioarekiko Auzien Sala

6

Kudeaketa-Talde burutza-Zerbitzu Orokorren Arloa-ZEOa

Iruña

Rodríguez Piñán, Violeta

79**8**0Q

Epaitegi Dekanoa

7

Kudeaketa-Talde burutza-Komunikazio Egintzen Arloa-ZEOa

Iruña

Rodrigo Cabrerizo, Gerardo

1**4**18J

Komunikazio eta Betearazpen Egintzen Zerbitzu Erkidea

8

Laguntza Judiziala-Talde burutza-Laguntza Judizialetan sostengua emateko Arloa-ZEOa

Iruña

Fortunez Rivera, Carlos

32**6**5F

Instrukzioko 3. epaitegia

Mazuelas Diez, Jessica

72**3**6N

1. auzialdiko 7. epaitegia

10

Kudeaketa-Talde burutza-Zigor Arloa-BZEa

Iruña

Muñoz Heredia, Florencio

30****55T

Espetxe-zaintzako epaitegia

11

Kudeaketa-Talde burutza-Erregistro Zibila

Iruña

Ortiz Cenoz, Roberto

3*4***69A

Lan arloko 1. epaitegia

II. ERANSKINA.–LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTU

ZK.

LANPOSTUA

HERRIA

PLAZA

KOPURUA

3

Kudeaketa-Talde burutza-Familiaren, Haurren eta Gaitasunaren Arlo Zibila AAko IZEa

Iruña

1

4

Kudeaketa-Talde burutza-Lan eta Merkataritza Arloa/ADA AAko IZEa

Iruña

1

8

Laguntza Judiziala-Talde burutza-Laguntza Judizialetan sostengua emateko Arloa-ZEOa

Iruña

1

9

Kudeaketa-Talde burutza-Lanaren eta Administrazioarekiko auzien arlo zibila - BZEa

Iruña

1

12

Izapidetzea-Zerbitzu Orokorren Arloa- Herritarrentzako Arreta-ZEOa-EUSKARA

Iruña

1

13

Laguntza Judiziala-Talde burutza-Laguntza Judizialetan sostengua emateko Arloa-ZEOa-EUSKARA

Iruña

2

Iragarkiaren kodea: F2515807