25. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

UE 38 eremuko esku-hartzeak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrak. Behin betiko onespena

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 19an egin bilkuran, honako erabaki hau onetsi zuen, hitzez hitz:

Lehenengoa.–Onestea UE-38 unitatearen esparruan biribilgune motako bidegurutze bat egiteko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularren behin betiko zerrenda.

FINKA
ZK.

JABEA

DESJABETU
BEHARREKO AZALERA

m²

ALDI BATERAKO OKUPATUKO
DEN AZALERA

m²

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Erabilera/lur mota

TUTERAKO UDAL-MUGARTEA

TU-01

JESÚS ARCOS MARÍN

120,15

293,22

33

87-A

UREZTALURRETAKO ALORRA

TU-02

JOSFINA RUPÉREZ PÉREZ

520,92

235,93

33

86-A

UREZTALURRETAKO ALORRA

TU-03

GONZALO MONGUILOT GARCÍA (%20)

SABEL ROSA MONGUILOT ABETI (%20)

M.ª ASUNCIÓN CARMEN MONGUILOT ABETI (%20)

FRANCISCO JAVIER MONGUILOT ABETI (%20)

MARIA TERESA MONGUILOT ABETI (%20)

295,31

307,83

33

81-A

UREZTALURRETAKO ALORRA

TU-04

ROSA MARÍA SANZ VILLAR

661,41

257,95

32

35-A

UREZTALURRETAKO ALORRA

TU-05

ROSA MARÍA SANZ VILLAR

246,93

0

32

35-B

LARREAK

Bigarrena.–Behin betiko deklaratzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onura publikokoa dela eta nahitaez okupatu beharra dagoela, desjabetze ondorioetarako, proiektuaren onespenarekin batera baitoaz.

Hirugarrena.–13.537,43 euroko gastua onestea, 1533/60000 aplikazioaren kargura, desjabetzeak eragin ditzakeen kostuak ordaintzeko, oinarri hartuta udal arkitektoaren 2024ko irailaren 20ko txostenean jasotako balorazioa.

Laugarrena.–Nafarroako Gobernuari eskatzea deklara dezala presakoa dela okupatzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidaltzea, argitara dadin, eta iragarkia paratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroan gehien saltzen den egunkarietako batean. Orobat, ukitutakoei banan-banan jakinaraziko zaie, eta gonbita eginen zaie prezio bat proposa dezaten, adostasunezko erosketa errazteko.

Erabaki hau behin betikoa da administrazio-bidean, eta jakinarazi behar zaie interesdunei eta Udaleko Ondare eta Kontu-hartzailetzako arloei.

Tuteran, 2024ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2500883