2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
2025erako zerga-tasak
Sartagudako Udalak, 2024ko azaroaren 28an izandako osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
–Lurraren kontribuzioa: % 0,24ko karga-tasa bakarra, balorazio txostenetik ateratzen den katastro-balioaren gainean, landa-lurreko ondasunetarako eta hiri-lurreko ondasunetarako.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: % 3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Ekonomia jardueren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 154. artikulua: "Udalek gutxieneko kuoten gainean indizeen eskala bat ezartzen ahal dute, udal dermio bakoitzean errotuluen kokapen fisiko eta erakusketa, edo establezimenduaren bestelako ezaugarri edo inguruabarrak ponderatuko dituena. Eskala horren gutxieneko indizea ez da 1 baino txikiagoa izanen ezta gehienekoa 1,4 baino handiagoa ere".
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: zergaren kuotari aplikatuko zaizkio jarraian ageri diren hobariak, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluaren 4. apartatuari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: aplikatuko dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezartzen diren gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, eta karga-tasak, honako eskala honi jarraikiz:
SORTZEALDIA (urtetan) | KARGA-TASA |
< 1 | % 12 |
1 | % 12 |
2 | % 12 |
3 | % 12 |
4 | % 18 |
5 | % 18 |
6 | % 18 |
7 | % 18 |
8 | % 18 |
9 | % 18 |
10 | % 18 |
11 | % 18 |
12 | % 18 |
13 | % 18 |
14 | % 18 |
15 | % 18 |
16 | % 18 |
17 | % 18 |
18 | % 18 |
19 | % 16 |
20 edo gehiago | % 15 |
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
–Tasa lizentziaren eskaera edo erantzukizunpeko adierazpenena erretiratzeagatik edo horietan atzera egiteagatik hirigintzaren eta ingurumenaren arloetan (obrak, jarduera sailkatuak):
- Tasaren zerga-egitatea izanen da lizentziaren eskaera edo erantzukizunpeko adierazpena erretiratzea edo horietan atzera egitea, edo obra ez egitea edo jarduera martxan ez jartzea legez ezarritako epearen barnean.
- Tasaren subjektu pasiboa izanen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluan ezarritakoa.
- Tasaren zenbatekoa 75 eurokoa izanen da.
- Atzera egitea aurkeztean sortuko da tasa, edo egiaztatzean obra ez dela egin edo jarduera ez dela martxan jarri legez ezarritako epeen barnean.
–Agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak:
- Hirigintzako ziurtagiriak eta txostenak:
- Finken hirigintza alderdiak frogatzen dituzten ziurtagiriak: 500 pezeta (3 euro).
- Alderdi batek eskatutako hirigintzako txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: 500 pezeta (3 euro).
- Ziurtagiriak: 2 euro.
- Eskabideak eta agiriak:
- Agiriak konpultsatzea: 2 euro orri konpultsatu bakoitzeko.
- Sinadura gabeko konpultsa: 0,60 euro orri konpultsatu bakoitzeko.
- Udal bulegoek emandako ziurtagiriak: 2 euro.
–Tasa alderdi batek eskaturik hasitako espedienteetan tasazio txostenak eskatzeagatik:
- Tasaren zerga-egitatea izanen da Udalez kanpoko teknikari batek tasazio txostena egitea.
- Tasaren subjektu pasiboa izanen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluan ezarritakoa.
- Udalari txostena egiteagatik eskatutako fakturaren kostua izanen da tasaren zenbatekoa, eta 500 euro izanen dira gehienez.
- Faktura Udalari ailegaraztean sortuko da tasa.
–Fotokopiak:
- 15 zentimo alde bakoitzeko.
–Ur horniduraren eta estolderiaren tasak:
- Estolderiaren sarera lotzeko lizentziari edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko eta 33,66 euroko zenbateko finkoa izanen da (kontagailuko alta berriak).
- Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatzen den tributu-kuota finkan erabilitako ur kopuruaren arabera erabakiko da, metro kubikotan neurturik.
- Tarifa:
- Etxebizitzak: estolderiagatik: 5,80 euroko kuota finkoa hiruhilekoan estolderiako hargune bakoitzeko.
- Etxebizitzak esklusiboki ez diren finkak eta lokalak: estolderiagatik: 5,80 euroko kuota finkoa hiruhilekoan estolderiako hargune bakoitzeko.
- Ur hornidura erabilgarri edukitzeagatik eta hori mantentzeko lanengatik: 3,22 euro hiruhilekoan kontsumoko hargune bakoitzeko (metro kubikoa 0,46 eurotan).
- Etxeetan erabiltzeko hornidura:
- Kuota finkoa: 3,90 euro hiruhilekoan gutxieneko kontsumoko 6 metro kubikoraino (hornidurarako sareak mantentzeko kobratu beharreko gutxienekoa da).
- 6 metro kubikoko kontsumotik aitzina: 0,65 euro metro kubiko bakoitzeko.
- Industrian, ureztapenean eta abarretan erabiltzeko horniduragatik:
- 4,44 euroko kuota finkoa hiruhilekoan gutxieneko kontsumoko 6 metro kubikoraino (hornidurarako sareak mantentzeko kobratu beharreko gutxienekoa da).
- 6 metro kubikoko kontsumotik aitzina: 0,74 euro metro kubiko bakoitzeko.
Nola etxeetan erabiltzeagatiko kanona hala etxeak ez direnetan erabiltzeagatikoa abenduan errebalorizatzen dira urtero, eta, beraz, zenbateko horiek urtero aldaketak izaten ahal dituzte, 36/2022 Foru Legearen arabera.
- Hornidurako hargunea instalatzeagatik: 32,18 euroko tasa finkoa gehi materialetako gastua.
- Kontagailuak instalatzeagatik: kontagailuaren prezioa eta materialaren eta langileen gastuak merkatuko prezioaren arabera.
–Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa:
- Tasa horren zenbatekoa, hurrengo apartatuan jorratuko den telefonia mugikorreko kasuan izan ezik, udal-mugartearen barnean enpresek urtero lortzen duten fakturazioaren diru-sarrera gordinen %1,5ekoa izanen da, tasari lotuta badaude.
–Irekitzeko lizentzien tasa:
- Saltokiak, 80 m²-tik beheitikoak: 150 euro.
- Saltokiak, 80 m²-koak eta hortik goitikoak: 200 euro.
- Gestoriak eta bulegoak: 200 euro.
- Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 300 euro.
- Industria nabeak eta biltegiak, 200 m²-rainokoak: 300 euro.
- Industria nabeak eta biltegiak, 201 m²-tik 400 m²-ra bitartekoak 600 euro.
- Industria nabeak eta biltegiak, 400 m²-tik goitikoak: 1.000 euro.
- Eraikin eta lokal asistentzialak: 200 euro.
- Lantegiak: 200 euro.
–Tarifak udalaren kirol jarduerengatik:
- Kirol aurrea: 5 euro hilabetean.
- Askotariko kirola: 5 euro hilabetean.
- Mantentze fisikoa: 10 euro hilabetean.
Udalak kudeatzen dituen igerileku estali gabeetako takilla publikoa:
- Eguneko sarrerak: 10 euro.
- Ordainketa:
ORDAINKETA MOTA | DENBORALDIA | HILEKOA | HAMABOSTALDIKOA |
HAURRA INDIBIDUALA (4-9 urte) | 45 euro | 20 euro | 15 euro |
GAZTEAK INDIBIDUALA (10-16 urte) | 60 euro | 30 euro | 20 euro |
HELDUAK INDIBIDUALA (17 urte edo gehiago): | 65 euro | 40 euro | 30 euro |
FAMILIA UNITATEA 2 KIDE ABONATUREKIN (16 urte arteko seme-alabak barne) | 100 euro | 45 euro | 30 euro |
FAMILIA UNITATEA 3 KIDE ABONATUREKIN (16 urte arteko seme-alabak) | 130 euro | 65 euro | 40 euro |
FAMILIA UNITATEA 4 KIDE ABONATUREKIN (16 urte arteko seme-alabak) | 150 euro | 70 euro | 45 euro |
ERRETIRATU ETA PENTSIODUNAK | 35 euro | 20 euro | 15 euro |
ERRETIRATU ETA PENTSIODUN EZKONDUAK | 55 euro | 30 euro | 20 euro |
INDIBIDUALA, % 65EKO EDO HORTIK GORAKO DESGAITASUNA DUEN PERTSONA ETA 4 URTETIK BEHERAKOAK | Dohainik | Dohainik | Dohainik |
–Kultur etxea (2025eko irailetik aurrera aplikatzekoa):
1. kategoria: Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak. Lehentasuna dute eskaera egitean eta gela esleitzean. | Tasarik gabe |
2. kategoria: Irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeek sustaturiko kultura, kirol eta ongintzako jarduerak, egoitza soziala Sartagudan badute, legez eratutakoak badira eta Elkarteen Udal Erregistroan izena eman badute. | Tasarik gabe |
3. kategoria: Sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte, eta gisako beste entitateek, betiere irabazi asmorik gabekoak eta gizarte arlokoak ez badira, beren taldeko interesak sustatu eta defendatzeko jarduerak egiteagatik. | 2 euro orduko |
4. kategoria: Irabazi asmoa duten entitate eta pertsona pribatuek antolatu eta gauzatutako jarduera puntualak | 5 euro orduko |
5. kategoria: Irabazi asmoa duten pertsona eta partikularrek antolatutako ikastaro jarraituak egiteko erabilera | 60 euro hilean astean 2 ordu baino gehiagoko eta gehienez 4 ordu arteko ikastaroetarako |
30 euro hilean astean 2 ordura iristen ez diren ikastaroetarako |
Kultur etxeko auditoriuma lagatzea antzezlanak egiteko, "takillan kobratuta"; 50 euroko fidantza ordaindu beharko da kontuan hartu gabe laguntza teknikoaren, aretoko langileen, garbitzaileen, takillakoen eta abarren gastuak. | 100 euro okupatzen den egun bakoitzeko |
–Pilotalekua erabiltzea:
- 6 euro erreserbatutako orduko.
–Padela: 4 euro/ordua.
–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak:
- Lurzoruko aprobetxamendu bereziak:
- Mahaiak, aulkiak, beladoreak (m² edo zatiki bakoitza): 10 euro/m² urtean.
- Azokak, metro linealeko edo zatiki bakoitzeko: saltzaile ibiltari bakoitzeko: 0,60 euro egunean.
- Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta atrakzioak: postuak, barrakak eta abar jarritako metro koadro bakoitzeko: 0,60 euro egunean.
- Erabilera publikoko lurrak okupatzea salgaiekin, eraikuntzako materialekin, obra-hondakinekin, hesiekin eta eraikuntzako beste gai batzuekin: m² bakoitzeko: 0,30 euro egunean.
- Garabiak: m² bakoitzeko, eta instalatu ondoko 4. hilabetetik aurrera: 0,70 euro.
- Kioskoak: 50 euroko zenbateko finkoa urtean.
- Lurgaineko aprobetxamendu bereziak: Eraikuntzako elementu itxiak, bide publikoaren gaineko begiratokiak eta fatxadaren lerrotik kanpo geratzen direnak: eraikitako metro koadro bakoitzeko: 2 euro urtean.
–Terrazak, beladoreak eta barrak: mahaiak, aulkiak, beladoreak metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 10 euro/m² urtean.
–Ortutxoaren eta udalaren ortu ekologikoen erabilera eta funtzionamendua:
- 25 euroko fidantza ordaintzea (udal ikastetxea salbuetsita).
- 6 euroko kuota hiruhilekoan ortu indibidualetarako.
- 10 euroko kuota hiruhilekoan ortu kolektiboetarako.
–Herritarrentzako adjudikazio zuzeneko aprobetxamenduak:
- Aprobetxamendu modu honen bidez herri-lurrak hartzen dituzten onuradunek kanon hauek ordainduko dituzte:
- Lehorreko lurra: 50 euro/hektarea/urtea.
- Ureztalurrak:
- Gobella: 200 euro/hektarea/urtea.
- Gainerako ureztalurrak: 380 euro/hektarea/urtea.
Hilerria erabiltzeko tasak:
- Ehorzketak:
- Ehorzketa berriak:
- Nitxoan: 250 euro, dena batera ordainduta. Okupazio epea 25 urte izanen da gehienez.
- Kolunbarioan: 100 euro, dena batera ordainduta. Okupazio epea 25 urte izanen da gehienez.
- 10 urte baino gutxiago egon diren nitxoak: hautatzen ahal dute aurreko erregulazioaren arabera ordaintzen segitzea (18 euroko kuota urtean, 10 urte egin arte), edo 360 euroren eta ordainduta dagoenaren arteko aldea batera ordaintzea eta aldia guztira 25 urtera luzatzea (15 urte gehiago).
- 10 eta 20 urte bitarteko nitxoak:
- 360 euroren eta aurretik ordaindutakoaren arteko aldea.
- 25 urte baino gehiagoko nitxoak: ez dute ordaindu behar, baina, diru-bilketaren beharra dela-eta, Udalak alokairu-tasa berriaren kobrantza berraktibatzen ahalko du.
- Nitxo, hilobi edo kolunbario erabili batean ehorztea: 60 euro.
- Panteoi partikularrentzat, kobratuko dira, aurreko puntuko 60 euroez gain, erabilitako materialaren gastua eta ehorzketa egiteko behar diren aparteko langileek eragindako gastuak, baldin eta pertsona bat baino gehiago behar bada ehorzketa egiteko.
- Hobitik ateratzea:
- Nitxoan: 120 euro, ateratzen den hilotz bakoitzeko, ordainketa bakar batean.
- Hilobian: 120 euro, ateratzen den hilotz bakoitzeko, ordainketa bakar batean, gehi erabilitako materialak eta makinak alokatzearen gastuak.
- Kolunbarioan: 60 euro, ateratzen den hilotz bakoitzeko, ordainketa bakar batean.
- Nitxo berrian, ehorzketa tasak aplikatuko dira.
- Hil-oihalak erabili behar izanez gero, 15 euro kobratuko dira unitateko.
- Kutxak erabili behar izanez gero, 25 euro kobratuko dira unitateko.
- Gorpuzkiak hobitik ateratzeko eta ehorzteko xedapen komunak.
- Edozein motatako materiala erabiltzeari edo makineria alokatzeari buruzko prezioak ezarriko dira merkatuko prezioen bilakaeraren arabera.
EGUTEGI FISKALA
KONTZEPTUA | LEHEN ORDAINKETA | BIGARREN ORDAINKETA | HIRUGARREN ORDAINKETA | LAUGARREN ORDAINKETA |
Zirkulazioaren gaineko zerga | Apirila (ordainketa bakarra) | | | |
Lurraren kontribuzioa | Ekaina (lehen seihilekoa) | Iraila (bigarren seihilekoa) | | |
Ura | Urtarrila (aurreko urteko laugarren hiruhilekoa) | Apirila (lehen hiruhilekoa) | Ekaina - uztaila (bigarren hiruhilekoa) | Urria (hirugarren hiruhilekoa) |
Hilerria (nitxoak) | Abendua (ordainketa bakarra) | | | |
Terrazak eta begiratokiak | Abendua (ordainketa bakarra) | | | |
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga | Abendua (ordainketa bakarra) | | | |
Herri-lurrak | Azaroa-abendua | | | |
Sartagudan, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2500373